“Europak diseinu bateratua behar du energia-, kanpo- eta segurtasun-politikan”
“Munduaren mendebaldeko domeinua amaitzen ari da, grabitate ekonomikoaren zentroa Ozeano Barera joaten ari da. Europak proiektu komun bat behar du energia-politikan, segurtasunean eta migrazioetan, bestela desagertzeko arriskuan egongo baikara, eta oso zaila izango da gaur egun dugun gastu sozialari eustea”, adierazi zuen atzo Jorge Dezcallar enbaxadore eta CNIko zuzendari ohiak, EL Correok Petronorrekin elkarlanean antolatutako hitzaldian.
24 Urt 2023
ALBISTEAK