ALBISTEAK

Petronorrek “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburua aurkeztu du

Petronorrek “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburua aurkeztu zuen atzo, eragile muskiztarraren jaiotzaren mendeurrena dela eta egindako lehen biografia. Fidel Presa idazlea eta Victor Perez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusia bertan izan ziren, besteak beste, Muskizek hainbeste zor dion gizonari behar bezalako omenaldia eskaintzeko.

19 Urt 2012
ALBISTEAK

Marcelo Gangoitiren jaiotzaren mendeurrena

Petronorrek Fidel Presa Ezquerrak idatzitako “Marcelo Gangoiti Urrutia” liburua aurkeztuko du gaur arratsaldez, apaizaren jaiotzaren mendeurrena dela eta.

18 Urt 2012
ALBISTEAK

Energiaren Batzorde Nazionaleko kontseilariak Petronorren bisitari

Idoia Zenarruzabeitia, Marina Serrano eta Josep Maria Guinart Energiaren Batzorde Nazionaleko kontseilariek Findegiko instalazioak bisitatu zituzten atzo, Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariaren eta Victor Perez de Gezuraga zuzendari nagusiaren eskutik.

17 Urt 2012
ALBISTEAK

Athleticekin Moskura

Otsailaren 16an, Lokomotiv Moskvak eta Athletic Klubak elkar ikusiko dute Moskun jokatuko den UEFAko partidan. Aukera honetaz baliatuz, Petronorrek errusiar hiribururako bidaia oparituko dizu, lehoiak animatzeko.

13 Urt 2012
ALBISTEAK

2012ko Petronorren egutegi berria prest

Petronorren 2012ko egutegia prest dago. Aurtengoa laugarrena da eta 8.000 ale banatu dira Abanton, Muskizen eta Zierbenan, findegiko langileei emandakoez gainera.

11 Urt 2012
ALBISTEAK

Larrialdi-simulazioa Petronorren

Zehatz-mehatz ordubete iraun du gaur arratsaldean Petronorren findegian abian jarri den larrialdi-simulazioak. Fikziozko ekintza honen helburua enpresa osoaren antolakuntza egokitzea izan da, ezustezko istripuak zein bat-bateko alarma-egoeren aurrean prestatzeko.

11 Urt 2012
ALBISTEAK