Repsol Fundazioak lankidetza hitzarmena sinatu du Iberoamerikako Idazkaritza Nagusiarekin Iberoamerikako Berrikuntza zein Ekintzailetza Sarien laugarren edizioa babesteko.
ALBISTEAK
Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan, Petronorren
Munduko Segurtasun eta Osasun Eguna Lan-arloan da gaur Petronorren; langileen, kontratisten eta inguruko biztanleen osasuna zein segurtasuna bermatzea erabateko lehentasuna delako Findegiarentzat.
Petronorrek San Pedro Abesbatza Mistoari urteko babesa luzatu dio
Petronorrek, urtero legez, Las Karreraseko San Pedro Abesbatza Mistoari dirulaguntza luzatu dio.
Petronorrek Muskizko Taekwondo Klubari urteko dirulaguntza eskaini dio
Petronorrek, urtero legez, Muskizko Taekwondo Klubari dirulaguntza eskaini dio. Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia eta Finantza zuzendaria laguntza emateaz arduratu da.
Petronorrek Las Karreraseko Erretiratuen Elkarteari urteko dirulaguntza eman dio
Petronorrek, urtero legez, Las Karreraseko Erretiratuen Elkarteari dirulaguntza eman dio. Laguntza hainbat ekintza antolatzeko eta elkartearen mantenurako erabiliko da.
Mendiz Mendi-Petronor Kirol Elkarteak bere taldeak aurkeztu ditu
Mendiz Mendi-Petronor Kirol Elkarteak, larunbatean, aurkeztu zuen bere eskola, kadete eta junior taldeak. Jose Luis Arredondo Findegiaren Ekonomia eta Finantza zuzendaria bertan izan zen.
Petronor Teknopolisen, ETB-ren saioan
ETB-ren Teknopolis saioaren taldeak Petronorren instalazioak bisitatu ditu Elias Unzueta Findegiaren Zerbitzu Teknikoen buruaren gidaritzapean.
Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur
Petronorrek Fuel-olioa Murrizteko Unitatea (FMU) inauguratu du gaur. Bertan izan dira hizlari Felipe Printzea, Josu Jon Imaz Findegiaren presidentea, Jose Manuel Soria Industria sailburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Justizia sailburua, Antonio Brufau Repsolen presidentea eta Mario Fernandez Kutxabanken presidentea.
Petronorrek bihar inauguratuko du Fuel-olioa Murrizteko Unitatea, Euskadiko inbertsiorik handiena
Petronorrek bihar inauguratuko du Fuel-olioa Murrizteko Unitatea; bere unitate nagusiak Koke Planta eta kogenerazio unitatea dira. Felipe Printzea, Jose Manuel Soria Industria sailburua, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile zein Justizia sailburua, Arantza Tapia Garapen Ekonomikoko zein Lehiakortasuneko sailburua eta Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidentea ekitaldian izango dira.

