ALBISTEAK

Gazteluberri zozketa: 2282 zenbakia saritua

Athletic-en kamisetaren irabazlea Gazteluberri aldizkariaren 7982 zenbakia izan da. 7 eguneko epean aurkeztu ez denez, zenbaki saritu berria 2282 da.

 
26 Uzt 2011
ALBISTEAK

Donezteberentzat bi garaipen, bat Hernanirentzat

Doneztebeko nafarrek kadete eta gaztetxoen kategorietan garaipena lortu zuten bart iluntzean eta Hernaniko gipuzkoarrek, berriz, senior kategoriako txapela irabazi zuten. Guztia Muskizko Donibane frontoian jokatutako Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finalaren baitan gertatu zen.

23 Uzt 2011
ALBISTEAK

La Arena hondartza, egoera onean

Bizkaiko hondartzen osasun kontrolerako azkenengo programaren arabera, gure hondartza egoera onean dago, bainurako bikain.

22 Uzt 2011
ALBISTEAK

Gaiker Petronorren bisitari

Begoña Goirizelaia Gaikerren zuzendari nagusia eta Iñaki Letona zentru teknologiko bereko Lehendakaritzaren Kabineteburua Petronorren izan dira bisitari eta Fran Fernández teknika-zuzendariordearen eskutik findegia ezagutzeko aukera izan dute.

21 Uzt 2011
ALBISTEAK

Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala

Muskizko Udaletxean aurkeztu zen atzo, ostiral honetan Muskizko frontoian jokatuko den Euskal Herriko Herriarteko Pilota Txapelketaren finala. Aurreko sailkapenak kadete, gazte eta senior kategorietan jokatu dute. Guztira 80 taldek parte hartu dute, 500 pelotari inguruk. Klubak baino, herriak ordezkatzen dituzten kirolariak dira. Hiru egun barru, Hernani eta Doneztebek elkar ikusiko dute hemen.

19 Uzt 2011
ALBISTEAK

Muskiz FP-ren II. Uda-Ikastaroen amaiera

Muskiz FP-ren II. Uda Ikastaroak amaitu ziren atzo, “Europa 2020 estrategia eta energiaren jasangarritasunaren sorreran” jaurdunaldiarekin batera. Besteak beste, petrolioaren etorkizuna, bere eratorriak, gure eguneroko bizitzan duen garrantzia eta  hurrengo hamarkadetan izango den energia-ekoizpena izan ziren gairik nagusienak. Horrez gainera, Euskadi 2020 Energiaren Plan Estrategikoa egiteko jarraitzen ari diren oinarriak  jakinarazi ziren, Europako 20-20-20 Estrategiaren ildotik.

16 Uzt 2011
ALBISTEAK

FMUren atzerako kontaketa hasi da

Fueloila Murrizteko Unitatea indarrean jartzeko atzerako kontaketa bertan da. Puzzlearen pieza guztiak elkarrekin muntatzen hasiak dira honezkero, koke-plantak bere bideari ekin diezaion aurtengo laugarren hiruhilekoan zehar. Euskadin sekula izan den industria-egitasmorik galantenaren eraikuntza 2009ko martxoan hasi zen eta aurten amaituko da.

14 Uzt 2011
ALBISTEAK

Abian ekin eta indarrean jarri

Petronorrek jakinerazi nahi du bart iluntzean ekin zitzaiola Lehen Plantari dagokion Platformado P1 unitatea abian hasi eta indarrean jartzeari.

13 Uzt 2011
ALBISTEAK