ALBISTEAK

20 euskal establezimenduk lortu dituzte Repsolen udako Eguzkitxoak

Repsol Gidak ezagutzera eman zituen atzo, Eivissan, 2022ko udako 250 Eguzkitxoak, eta lortu dituzten lokaletako 20 Euskadin daude, horietako 7, zehazki, Bizkaian: Terraza Gran Hotel Domine (Bilbo), Golfo Norte (Barrika), Galerna (Bakio), Gelati!! Gelati!! (Bilbo), Talako Kantina (Bermeo), Fangaloka (Getxo) eta Txakoli Motagane (Erandio). Gipuzkoan 10 izan dira saria lortu dutenak, eta Araban 3.
29 Eka 2022
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatea, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurtik aurrera, CG1 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
29 Eka 2022
ALBISTEAK

Edinor-eko ‘TEKen Karabana’ Gernika-Lumora heldu da “energia garbia, eraginkorragoa eta merkeagoa” eskaintzeko

Gernika-Lumoko astelehenetako ohiko azokak Edinor-eko (Petronorren eskumendekoa %100ean) ‘TEKen Karabana’ hartu du gaur, eta Domingo Bernaola plazan izango da asteazkenera arte. Bertan jarritako karpara gerturatzen direnek TEK San Fidel-en informazioa jasoko dute. Ikastola horrek Tokiko Energia Komunitatea hartuko du eta 200 eguzki-plaka izango ditu, zentroaren estalkiaren 600 metro koadrotan banatuta.
27 Eka 2022
ALBISTEAK

La Arena berriro “bikain”

Beste aste batez, Bizkaiko Bainu Eremuetako Osasun Kontrolerako Programak La Arena hondartza “bikain” gisa kalifikatzen du, azken lau denboraldietako analisi mikrobiologikoen emaitzetan oinarrituta, bainua “librea” da, eta bere inguruaren osasun kalitatea “ona”.
24 Eka 2022
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, ekainaren 27an, CG1 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, bi egun iraungo duen mantenu lana egiteko.
24 Eka 2022
ALBISTEAK

Petronor, Zierbenako Galipa Mendi Birarekin

Petronor Galipa Mendi Biraren laguntzaileetako bat izan da. Kirol proba honek bere ibilaldi arautuaren hogeigarren edizioa eta bere trail lasterketaren hamabosgarren edizioa izan zituen, ekainaren 12an, Zierbenan.
22 Eka 2022
ALBISTEAK

Brufauk “euskal, espainiar eta europar industria-ehuna” defendatu du, trantsizio energetikoaren inguruko “politika maximalisten” aurrean

Antonio Brufau Repsoleko presidenteak emisioak murrizteko “oso eraginkorrak izan daitezkeen teknologiak” ez ukatzeko eta “2035ean barne-errekuntzako motorrak debekatu” nahi dituzten “Europako politika maximalistak” alde batera uzteko eskatu du. Hala, prozesu iragankor bat defendatu du, denbora luzez, erregai fosil horiek karbono-intentsitate txikiagoko energiekin ordezteko; izan ere, horiek ezin baitira nahitaez elektrifikazioarekin lotu.
21 Eka 2022
ALBISTEAK