INDEUSek 2022rako erronkak finkatu ditu euskararen erabilera industria arloan sustatzeko
Industriaren Euskal Plataformak (INDEUS) 2022ko batzar orokorra egin zuen atzo, enpresen artean esperientziak partekatzen jarraitzea, laguntzaile-sarea sortzea eta enpresa berriak erakartzea erabakiz. INDEUS Spri-Enpresen Garapenerako Agentziak, Energiaren Euskal Erakundeak, Hizkuntza Politikako Sailburuordetzak eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek bultzatzen dute. Euskararen aldeko apustua egiten duten enpresa industrialei laguntzeko sortu zen ekimena, euskarazko produktu eta zerbitzuak lortzeko bideak landuz. Petronor INDEUSeko kidea da, beste 26 enpresarekin batera.
23 Ots 2022
ALBISTEAK