ALBISTEAK

Inguruko ikasleei zuzendutako Petronor Kultura Kanpusa bueltan da

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren bigarren edizioa antolatuko du azaroaren 15etik 30era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, arazoen aurrean errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatuko duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.
20 Urr 2021
ALBISTEAK

Gaur 75 pertsonak ekingo diote Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate arteko I. Masterra egiteari, Bilbon, Bartzelonan, Tarragonan eta Zaragozan

Guztira, 75  pertsonak ekingo diote gaur Hidrogenoaren Teknologiei buruzko Unibertsitate arteko I. Masterrari. Repsol-Petronor Taldeak sustatu du, eta Mondragon Unibertsitateak, Euskal Herriko Unibertsitateak, Universitat Politècnica de Catalunyak, Universitat Rovira i Virgili unibertsitateak, Zaragozako Unibertsitateak, Somorrostro Lanbide Heziketako Zentro Integratuak eta beste 5 prestakuntza- eta ikerketa-zentrok diseinatu eta abalatu dute. Lau tokitan emango da, Bilbon, Bartzelonan, Tarragonan eta Zaragozan, eta birtuala izango da nagusiki, baina aurrez aurre ere egin ahal izango da.
15 Urr 2021
ALBISTEAK

Repsolek 2.549 milioi inbertituko ditu 2030era arte hidrogeno berriztagarria bultzatzeko

Repsolek hidrogeno berriztagarriaren estrategia aurkeztu du gaur, eta ibilbide-orri honen bitartez, Iberiar Penintsulako merkatua lideratu eta Europa mailako hirugarren ekoizlea izatea lortu nahi du. Tomas Malango konpainiako Hidrogenoaren arloko zuzendariak errepasoa egin dio konpainiak hidrogeno berriztagarriaren balio-kate osoan hedatu beharreko proiektu eta ekimenen multzoari, 2030era arte aurreikusia duen 2.549 milioi euroko inbertsioa tarteko. Repsolek hainbat teknologia erabiliko ditu 2025ean 552 MWeko potentzia instalatua izateko, eta 1,9 GWekoa 2030ean.  
14 Urr 2021
ALBISTEAK

Espainiako Mantentze-lanen Elkartearen aitorpena Petronorrentzat

Espainiako Mantentze-lanen Elkarteak (AEM) Petronorren lankidetza aitortu du, konpainia ere sortzailekide duen Euskadiko Mantentze-lanetako Batzorde Teknikoaren bitartez, Bilboko Guggenheim Museoan energia sektoreko Mantentze-lanei buruzko XVII. Jardunaldien harira antolatutako galaren barruan.
13 Urr 2021
ALBISTEAK

Juan Diegok “tokikotik herritarren eskalako trantsizio energetikoaren lider” izatearen aldeko apustua egin du

Edinor-eko kontseilari delegatu Juan Diegok trantsizio energetikorako esparru erregulatzaileari buruzko mahai-inguru batean parte hartu du SUM Bilbao 2021ean eta bertan azpimarratu egin du “tokikotik hiritarren eskalako trantsizio energetiko baten lider izateko aukera, energia sistema inklusibo eta trinkoagoa benetan osatzeko, komunitateari ingurumen eta ekonomia mailako onurak eskaintzeko potentzialtasunarekin”. 
07 Urr 2021
ALBISTEAK

Zudaire: “Pandemia betean antolatua, mundua geldirik zegoela, SUM Bilbao 2021 mugarri garrantzitsua da”

Hiri Mugikortasun Iraunkorrari buruzko SUM Bilbao 2021 kongresua hasi zen atzo Euskalduna Jauregian, inaugurazio ofizialaren aurreko ekitaldi txiki batekin. Bertan, José Ignacio Zudaire Petronorreko Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia zein Finantza Sailaren zuzendariak ongietorria eman zien bertaratutako guztiei, eta ekitaldia mugarri garrantzitsutzat jo zuen, “pandemia betean antolatu zen, mundua geldirik zegoela, zoritxarrean hazi ginen, eta egin ahal izatea mugarri garrantzitsua da”.
07 Urr 2021
ALBISTEAK

Bilbo, hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua

Bilbo hiri-mugikortasun iraunkorraren munduko hiriburua izango da berriz ere gaur eta bihar, urriak 6 eta 7, SUM Bilbao 21 biltzarraren eskutik. Topaketaren bigarren edizioak bost kontinenteetako 90 aditu baino gehiago bilduko ditu, eta guztien artean, hiri-mugikortasunarekin lotutako egungo gairik nabarmenenak jorratu, hiriek mugikortasun iraunkorragoa finkatzeko dituzten erronkak eta aukerak aztertu, eta mundu osoko hirien arrakasta-kasuak emango dituzte ezagutzera.
06 Urr 2021
ALBISTEAK