“Subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari” lotutako politika industriala eskatu du López Atxurrak
Petronorreko presidente Emiliano López Atxurrak ‘Covid19aren osteko Espainiarentzako politika industrial eraldatzailea’´ goiburupeko Elcano Errege Institutuaren ekitaldi online batean hartu zuen parte atzo eta bertan nabarmendu zuenez “europar ekosistema tekno industrialaren premiazko birmoldatze beharra” dago eta horren baitan “politika industriala subiranotasun industrialari eta subiranotasun partekatu europarrari lotu behar zaio”, trantsizio energetikoa eraldaketa industrialari eta herrialde bateko politika industrialari lotu behar zaion bezalaxe.
09 Urr 2020
ALBISTEAK