Abanto-Zierbenak bere seigarren Mendi Ibilaldia izan du
Abanto-Zierbenak bere Mendi Ibilaldiaren seigarren edizioa izan zuen atzo. Guztira 323 mendizalek hartu zuten parte, %40a inguru emakumeak.
Eguraldia lagun, Gallarreta Mendi Taldeak antolatutako eta Abanto-Zierbenako Udalaren, Petronorren zein Deiaren laguntzaz egindako froga, goizeko 8:00etan irten zen Gallartako Eusko Gudariak Plazatik. Ohikoa denez ibilaldiak bi bide izan zituen, motza 20km-koa eta luzea 31km-koa. Guztira 12-76 urte bitarteko 223 pertsonek parte hartu zuten. Euskadi osoko eta Kantabriako mendizaleak etorri ziren, baina gehiengoa (%90a) bizkaitarra zen, haien artean 110 abantoar. Azpimarratu beharra dago aurten mendizaleen %40a emakumeak izan direla.