Areatza hondartzako errio-arrainak

Areatza hondartzako arrainik iheskorretariko bat da errio-arraina (Lithognathus mormyrus), udaberrian eta udan hondo areatsuetan barneratzen dena janari bila, moluskuak, krustazeoak eta anelidoak gehienbat. Itsasgoretan, Barbadun ibaiaren ur gazikaretan sartzen da.




Udaran ugaltzen dira. Emeek uretara kanporatzen dituzte arrautzak, arrek haiek ernaltzen dituzte eta, jarraian, gainazalera ateratzen dira planktona osatzeko.

Bizitzaren lehenengo estadioetan bizimodu pelagikoa bizi izan ondoren, larbek igeri egiten dute itsasertzeraino kostaldetik hurbil bizitzen hasteko, heldutasunera iritsi arte. Orduan, badietako, hondartzetako eta babestutako estuarioetako hondo aretsuak aukeratzen dituzte eta asko hurbiltzen dira itsasertzera.

Neguan ez da kostaldetik asko aldentzen.

Erla

Errio-arrainak bizimodu bentonikoa eta gregarioa izaten du, hau da, itsas hondoan igarotzen du bere bizitza talde txikitan handik hona joaten. Oso gutxitan ikusi ahal izango dugu arrain bat bakarrik.

Sarri, krustazeo parasitoa izaten du ahoan eta brankietan, boga edo buztanbeltzek bezalako beste Esparidoen kasuan bezala.

Arrain hauek 45 zentimetro luze izan daitezke, baina oro har, 20 eta 30 zentimetro bitartean neurtzen dute, multzo txikitan mugitzen dira, limoak muturrarekin arakatuz. Gazteenak sarri estuarioetan barrena doaz, baina helduek mesfidantza izaten dute.

Erla

Atlantikoan bizi ohi dira, Marokotik Bizkaiko Golkoraino eta Mediterraneo Itsasoraino.

EZAUGARRIAK

Zilar koloreko gorputz luzea eta hura zeharkatzen duten lerro ilun eta estuak dituzte ezaugarri nagusitzat errio-arrainek.

Buru luzea dute, muturra zorrotza eta hagin moduko hortzak genero bereko beste espezieetako arrainenak baino handiagoak izaten dira (Lithognatus).

Bere begi txikiak oso goian egoten dira, buruaren bizkarraldeko profiletik hurbil.

Errio-arraina, antzina Pagellus generoaren barruan sartzen zena (lamotea, bisigua eta lentoi arrainak dituena besteak beste), 1939an sailkatu zuen Swainsonek Lithognatus generoaren barruan, Linneok hasiera batean espezie hauek bereizita sailkatu zuen bezala jarraituz, itxuraz gain, haien haragiaren kalitatea oso ezberdina delako.

Lithognatus eta Pagellus generoen arteko aldea da lehenek mutur luzatuagoa dutela eta gorputza zeharkatzen duten hainbat lerro fin dituztela. Era berean, hortzak berdin daude bi barailetan.

 

 

BITXIKERIAK

ErlaErrio-arraina arrain hermafrodita proteandrikoa da, hau da, espezie honetako ale guztiak ar jaiotzen dira eta gero doaz eme bihurtzen, denborarekin.

Sexua aldatzen ari duenean, tarteko etapa bat igarotzen dute, zeinetan aldi berean izan daitezke ar eta eme, obulutegiak eta testikuluak funtzionalak dituztelako.