Salpa, arrain begetarianoa

Areatzako hondartzako algez estalitako ertzetara eta euskal kostalde osoko itsasautsi eta arrokak dituzten hondoetara doaz salpa talde handiak udaberrian eta udan, urraburuen antza duten arrain begetarianoak, zeinak 55 zentimetro luze eta 3,5 kiloko pisua eduki dezaketen.




Udaberrian eta udan arrain hauek kostaldera errutera badoaz eta kostaldeko urak betetzen badute ere, udazkenean eta, are gehiago neguan, ur-ertzetik aldendu eta sakonera handiagora doaz.

Emeek arrautzak ur-ertzetik hurbil erruten dituzte eta berehala igotzen dira hauek gainazalera. Han, planktonaren osagaia dira, eta han ateratzen dira arrautzetatik larbak. Bizitzaren lehen etapetan, fitoplanktona jaten dute larbek, bizimodu pelagikoa utzi arte hazten duten arte.

Salpa, arrain begetarianoa
Salpak algak jaten dituzte funtsean, eta gure kostaldean eta Kantauri itsas osoan dauden arrainen artean belarjaleetariko bat da, nahiz eta batzuetan anelidoak eta krustazeoak ere jan ditzakeen. Planktonaren diatomeez gain, larben "plater gogokoenetariko" bat dela eta, salpak oso gogokoak ditu alga berdeak (Ulva lactuca).

Esparido hau gure uretan oso ugaria da, hiru metroko sakoneratik aurrera, Tropikoetako Atlantikotik Bizkaiko Golkora eta Mediterraneoraino.

EZAUGARRIAK

Salpal gorputz altua eta obala du, luzatua, urdin-zilar kolorekoa (bizkarraldean gris urdinxka eta zilar kolorekoa alboetan). Alboetan eta bizkarraldean hori bizi koloreko 9 edo 10 lerro horizontal ditu. Banda horiek, beste espezieetan eratzen direnek bezala, ezkaten lerroa jarraitzen dute, beheko ertzak pigmentatuak dituztenak. Arrainaren egoeraren arabera, urre koloreko lerro horiek ezabatu egiten dira edo indartu.

Animalia hiltzen denean ere lerro horiak desagertu egiten dira eta gorputzak kolore grisa hartzen du. Alboko lerroan 44 eta 80 ezkata inguru ditu.
4 salpa

Arrain honen beste ezaugarri bat bere bularraldeko hegalen oinarrian duen orban iluna da.

Salpak ez ditu haginik barailen alboetan, baina baditu hortz sendoak aurrealdean, zeinak haitzetatik algak kentzen dituen. Tamaina ertaineko begiak ditu, eta aho txiki eta zeiharra, eta ezpainak lodiak. Bizkarraldeko hegalak 11 edo 12 arantza edo erradio arantzatsu ditu.

 

 

 

BITXIKERIAK

salemaA

Salpa (Sarpa salpa) haitzez eta algaz betetako hondoetan bizi da eta, taldeetan bizi denez, bi uren artean talde bakarra eta handia osatuz mugitzen da janari bila. Haietan, taldearen buruan doazen ale handiagoak daude, taldea zuzentzen dutenak. Besteek haien mugimenduak bikain jarraitzen dituzte eta, ondorioz, taldea osotasun bat eratuz mugitzen da, bai jateko gelditzen denean, bai abiatzen denean edo baita ihes egiten duenean ere.

Mugimenduen sinkronizazio hori arranek haien alboko lerroan dituzten seigarren zentzumenari esker lortu dute. Gorputzeko urre koloreko lerroek ere laguntzen diete, batak bestea ezagutzeko erabiltzen dutenak.