Xabier Castillo eta Fernando Amorebieta Athletic Klubaren jokalariak gaur izango dira Muskizen bertaratzen diren zaleei eskatu ahalako autografoak sinatzeko.
Babesa
Autografo-sinaduraren arrakasta
Berrehun muskiztar baino gehiago bildu dira gaur arratsaldean Petronor.info bulegoaren inguruan, non Fernando Amorebieta eta Xabier Castillo jokalariek eskatu ahalako autografoak sinatu dituzten, ordu t´erdian zehar eta batere etenik gabe.
Herri-maitasuna
Ez da herri-maitasun hutsa, gure zalegoa zegoen onena zen-eta. Berba hauek Jose Antonio Artetxe arraunlariak esan zituen, Zierbenako lehen traineruetakoak. Eta hitz berberoriek gogoratu ditu Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak, XXVI. Petronor Ikurrinaren aurkezpena dela-eta. Ekitaldia gaur eguerdian izan da, Zierbenako Arraun Kirol Elkartearen egoitzan. Bertan izan dira Marzel Elorza Zierbenako alkatea, Jose Luis Herrerías arraun taldearen lehendakaria eta Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia.
Athleticek hirugarren ekipamendua aurkeztu
Beltza da nagusi hirugarren ekipamenduan, 20005/06 denboraldian Jose Anjel Iribarrek futbola utzi zueneko 25. urteurrena zela-eta, Athleticek jantzitako kolorea, hain zuzen ere. Aurten kolore beltza aukeratu da kamisetari dotore-punttua ematen diolako eta, gainera, lehen eta bigarren ekipamenduengandik hobeto bereizteko.
Athletic-Tromso ikusteko sarrerak
Hurrengo ostegunean, hilak 20, Athleticek Norvegiako Tromsoren aurkako UEFA kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com
Muskiztik Nordkappera 23 egunetan
Zintzo-zintzo eta punttu-punttuan, agindu bezala, aurreko larunbat goizeko 10:15ean atera zen Findegi-ataritik hurrengo hamabi egunetan, eta sei mila kilometro inguruan zehar, Europako ipar muturreraino helduko den lagun-taldea. Muskizen bizi den Fernando Cervello sestaorraz gainera, abian dira honez gero Juan Manuel Rodríguez asturiarra, Ivan Falcón galiziarra eta Llibert Cañadas katalana. Alemanian elkartuko da eurekin Guillermo Fagnani argentinarra.
Athleticek eta Petronorrek elastiko berria aurkeztu
Athleticek gaur aurkeztu du San Mamesen 2009-2010 denboraldirako elastiko berria. Lehen eta bigarren ekipazioak dira aurkeztu direnak Umbroren markaz eta Petronorren logo berriaz.
Diaz de Ceriorekin Petronor ere hobea izango da
Seguru gero Diaz de Ceriorekin batera Caparros entrenatzailea hobea izango dela, Athletic-a talde hobea, zalego zurigorria zaleagoa eta elastikoa ere, jakina, elastiko hobea.
Zeharo interesgarria denboraldiko azken hitzaldia
Berrogeitamar pertsona inguru bildu zen atzo Muskizko Meatzari Aretoan, “Fútbol y Medios de Comunicación” delako gaiaz dela eta eratu zen denboraldi honetako azken hitzaldian. Besteak beste Julio Ibarra (ETB), Jon Rivas (El Mundo), José Manuel Monje (Canal Bizkaia) eta Miguel G. San Martín (El Correo) kazetariek parte hartu zuten eztabaidan.