Babesa

Athletic-en elastikoa historiaren aldarri

Maiatzaren 13an Bartzelonaren aurka Mestallan jokatuko den Errege Kopa dela eta,  Athletic-ek jantziko duen elastikoak 1902an klub bilbotarrak lortu zuen tituluaren oroitzapen ofiziala aldarrikatu nahi du. Kasu hartan partidua Madrilen jokatu zen eta Alfonso XIII.aren erregetza ospatzeko.

17 Api 2009
ALBISTEAK

Josu Feijoo, Slam Handia lortzeko abian

Josu Feijoo eta Jon Goikoetxea alpinistak datorren larunbatean aterako dira Papua Ginea Berrira, Carstensz Piramide edo Jaya Mendira (Puncak Jaya indonesieraz) igotzeko asmotan. Gailur hau da Ozeaniako mendirik garaiena.

09 Api 2009
ALBISTEAK

Txus Rom

Etenik gabe 24 ordutan korrika egitea, Europako gailurrik altuenaren inguruan 166 kilometrotan barrena, eta munduko mendi-lasterketarik gogorrenean bostgarren heldu izana. Hau da Txus Romon atleta muskiztarraren azken lorpena. Hau guztia dela eta Gaztelu Berri aldizkariak elkarrizketa egin dio martxoko azken alean.

08 Api 2009
ALBISTEAK

Nuestro Athletic ipuin-liburuaren aurkezpena

Nuestro Athletic, haurrentzako ipuina gaztelaniaz, gaur aurkeztu da Lezaman. Fernando Garcia Macua eta Josu Jon Imaz, Athletic-en zein Petronorren presidenteez gainera, bertan izan dira Antton Irusta ipuinaren idazlea eta Enrique Morente ipuinaren marrazkilaria. Parte ere hartu dute  Javi Martinez eta David Lopez jokalariek.

02 Api 2009
ALBISTEAK

“Nuestro Athletic” erdal bertsioaren aurkezpena

Bihar, apirilak 2, eguerdiko 12.30etan Lezaman aurkeztuko da “Athletic geuria” ipuin-liburuaren gaztelaniazko bertsioa. Bertan izango dira batetik, Antton Irusta idazlea zein Enrique Morente marrazkilaria, eta, bestetik, Fernando Garcia Macua eta Josu Jon Imaz, Athletic-en nahiz Petronorren lehendakariak.

01 Api 2009
ALBISTEAK

Gazte jendea ere operazale da

Meatzaldeko 150 ikasle inguru joan ziren atzo Bilboko Arriaga Antzokira, “El Retablo de Maese Pedro” operaren aurkezpena zela eta.

30 Mar 2009
ALBISTEAK

Lezamaren filosofiak 200 lagun bildu Muskizen

Berrehun lagunetik gora bildu ziren atzo arratsaldean Muskizko Meatzari Aretoan, “Lezama, Athletic-en motorea” gaiaren gainean eratutako mahai-inguruan. Lezamako harrobian lehenetsi beharreko jokalari-mota, kimu berriak sumatzeko filosofia eta jokalariak hautatzeko metodologia izan ziren, besteak beste, aztertutako gaietakoak.

27 Mar 2009
ALBISTEAK

Lezama, Athletic-en motorea

“Lezama, Athletic-en motorea” aztergai izango da gaur arratsaldeko 6.30etan Muskizko Meatzari Aretoan eratuko den mahai-inguruan. Parte hartuko dute Imanol Reino eta Javier Beltrán kazetariek eta Gari Fullaondo eta Blas Ziarreta teknikariek.

26 Mar 2009
ALBISTEAK