Babesa

Hobe lehoi-usaina tigrearena baino

Bihar San Mameseko Katedrala gainezka beteko duten 40.000 zaleek ustekabeko opari bana aurkituko dute euren jesarlekuetan, Athletic-en elastikoaren antzeko girotzailea (12×12 zm) autoan jartzeko eta mezu ezin adierazkorragoaz: “Zure autoak tigre usaina badu, erabili lehoien girotzailea”.

13 Mar 2009
ALBISTEAK

Lezama, “txangorik onena”

Somorrostroko Lanbide Hezkuntza Ikastetxearen D.B.H-ko 4.B eta C  mailako ikasle taldeak gaur bisitatu ditu Petronorren Findegia zein Athletic-en instalazioak Lezaman. Goizeko lehen orduan gazteek hainbat azalpen labur jaso dute findegi-prozeduraz eta ondoren Lezamarantza abiatu dira.

12 Mar 2009
ALBISTEAK

Athletic-a gure baloreen adierazgarri

“Beste behin frogatu ahal izan da badirela zenbait balore lehiakor hutsak baino askoz ere garrantzitsuagoak direnak. Honen guztiaren atzekaldean harrobi-politika nabarmena dago, langintza isila, luzera guztiz baliagarria dena” aditzera eman du Victor M. Perez de Gezuraga, Petronor Findegiaren zuzendariak, Athletic-ek Koparen finala jokatuko duela eta idatzi berri duen iritzi artikuluan.

11 Mar 2009
ALBISTEAK

Muskiztar zaleak Athletic-arekin

Petronorren babesarekin jarri zen pantaila erraldoiaren aurrean bildu ziren atzo, Muskizeko Meatzari Aretoan, 300 inguru muzkiztar.

Lagunen taldeak, bikoiteak eta baita familia osoak ere elkartu ziren atzo muskiztar auditorioan beren taldea halako zita historikoan animatzeko. Arratsaldeko zazpiretan, ateak ireki orduko, lekurik onena hartzeko jendea bazegoen zain.

05 Mar 2009
ALBISTEAK

Zein garrantzitsua den Athletic-koa sentitzea

Laurogeita hamar lagun inguru, erdiak eskola umeak, bildu ziren atzo Muskizko Meatzari aretoan, XX. mendeko Athletic-aren erronkak direla eta eratutako mahai inguruan. Bi crack gonbidatuak, Joseba Etxeberria eta Fran Yeste, txaloz hartuak izan ziren.

26 Ots 2009
ALBISTEAK

Athletic-en erronkak aztergai Muskizen

“Los retos del Athletic en el siglo XXI” izango da datorren asteazkenean, hilak 25, arratsaldeko 19:30etan Muskizko Meatzari Aretoan eztabaidatuko den gaia. Parte hartuko dute Fran Yeste eta Joseba Etxeberria Athletic-en jokalariek, Andoni Ayarza jokalari ohiak eta Agust

20 Ots 2009
ALBISTEAK

Athletic-ek zaleak berotu egin ditu

Athletic-ek aurtengo denboraldian egi bihurtu dezake azken 24 urteotan amestutakoa, hau da, koparen finala jokatzea. Belaunaldi oso bat dago haien aitonen garaian ia urtero gertatzen zena berriro gertatzearen zain. Oraingoz, David L

29 Urt 2009
ALBISTEAK