Babesa

Amorebieta eta Castillo gaur Muskizen

Xabier Castillo eta Fernando Amorebieta Athletic Klubaren jokalariak gaur izango dira Muskizen bertaratzen diren zaleei eskatu ahalako autografoak sinatzeko.

24 Ira 2009
ALBISTEAK

Autografo-sinaduraren arrakasta

Berrehun muskiztar baino gehiago bildu dira gaur arratsaldean Petronor.info bulegoaren inguruan, non Fernando Amorebieta eta Xabier Castillo jokalariek eskatu ahalako autografoak sinatu dituzten, ordu t´erdian zehar eta batere etenik gabe.

24 Ira 2009
ALBISTEAK

Herri-maitasuna

Ez da herri-maitasun hutsa, gure zalegoa zegoen onena zen-eta. Berba hauek Jose Antonio Artetxe arraunlariak esan zituen, Zierbenako lehen traineruetakoak. Eta hitz berberoriek gogoratu ditu Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak, XXVI. Petronor Ikurrinaren aurkezpena dela-eta. Ekitaldia gaur eguerdian izan da, Zierbenako Arraun Kirol Elkartearen egoitzan. Bertan izan dira Marzel Elorza Zierbenako alkatea, Jose Luis Herrerías arraun taldearen lehendakaria eta Victor Perez de Gezuraga, Petronorren zuzendari nagusia.

27 Abu 2009
ALBISTEAK

Athleticek hirugarren ekipamendua aurkeztu

Beltza da nagusi hirugarren ekipamenduan, 20005/06 denboraldian Jose Anjel Iribarrek futbola utzi zueneko 25. urteurrena zela-eta, Athleticek jantzitako kolorea, hain zuzen ere.  Aurten kolore beltza aukeratu da kamisetari dotore-punttua ematen diolako eta, gainera, lehen eta bigarren ekipamenduengandik hobeto bereizteko.

20 Abu 2009
ALBISTEAK

Athletic-Tromso ikusteko sarrerak

Hurrengo ostegunean, hilak 20, Athleticek Norvegiako Tromsoren aurkako UEFA kanporaketaren hurrengo partida jokatuko du. Ondoko  helbidera posta elektroniko bat bidaltzen duten aurrenengo lau internautek tribuna bina irabaziko dute: info@petronor.com

18 Abu 2009
ALBISTEAK

Muskiztik Nordkappera 23 egunetan

Zintzo-zintzo eta punttu-punttuan, agindu bezala, aurreko larunbat goizeko 10:15ean  atera zen Findegi-ataritik hurrengo hamabi egunetan, eta sei mila kilometro inguruan zehar,  Europako ipar muturreraino helduko den lagun-taldea. Muskizen bizi den Fernando Cervello sestaorraz gainera, abian dira honez gero Juan Manuel Rodríguez asturiarra, Ivan Falcón galiziarra eta Llibert Cañadas katalana. Alemanian elkartuko da eurekin Guillermo Fagnani argentinarra.

03 Abu 2009
ALBISTEAK

Athleticek eta Petronorrek elastiko berria aurkeztu

Athleticek gaur aurkeztu du San Mamesen 2009-2010 denboraldirako elastiko berria. Lehen eta bigarren ekipazioak dira aurkeztu direnak Umbroren markaz eta Petronorren logo berriaz.

08 Uzt 2009
ALBISTEAK

Diaz de Ceriorekin Petronor ere hobea izango da

Seguru gero Diaz de Ceriorekin batera Caparros entrenatzailea hobea izango dela, Athletic-a talde hobea, zalego zurigorria zaleagoa eta elastikoa ere, jakina, elastiko hobea.

02 Uzt 2009
ALBISTEAK

Zeharo interesgarria denboraldiko azken hitzaldia

Berrogeitamar pertsona inguru bildu zen atzo Muskizko Meatzari Aretoan, “Fútbol y Medios de Comunicación” delako gaiaz dela eta eratu zen denboraldi honetako azken hitzaldian. Besteak beste Julio Ibarra (ETB), Jon Rivas (El Mundo), José Manuel Monje (Canal Bizkaia) eta Miguel G. San Martín (El Correo) kazetariek parte hartu zuten eztabaidan.

11 Eka 2009
ALBISTEAK