Babesa

Athleticen aukera-maukera aztergai Muskizen

Gaur asteartea, maiatzak 5, arratsaldeko 18.30etan mahai-ingurua eratuko da Muskizko Meatzari Aretoan Athleticen egoera eta Kopa Finaleko aukerabideak aztertzeko. Bertan izango dira Javier Ortiz de Lazkao, José Iragorri, Rafa Beato eta Paco Prieto kazetariak. Petronorrek Athleticen kamiseta bat zozketatuko du maiatzaren  hitzaldiaren entzuleen artean, irabazleak hautatu ahal izango duen jokalariaren izen eta sinadura eta guzti.

05 Mai 2009
ALBISTEAK

Gorka Iraizozek makina bat lan Muskizen

Berrehun lagunetik gora izan ziren aurreko ostegunean Muskizko Meatzari Aretoa gaiezka bete zutenak. Umeteria ugari eta jende asko zutunik. Guztiak irrikaz, Gorka Iraizoz atezainak zer esango Athleticen egoeraz eta etorkizunaz.

02 Mai 2009
ALBISTEAK

Rosa Mar

Rosa María Allende eta Félix Bouzas izan ziren atzo Athleticek Petronorren Zuzendaritzari eskainitako bi tribuna VIPen irabazleak eta, horretara, Athletic eta Bartzelonaren arteko Kopa finala bertatik bertara ikusi ahal izango dute Valentzian.
Zozketa atzo arratsaldean eratu zen Muskizko Jubilatuen Elkartearen baitan eta Valentziara joateko asmoa aldez aurretik azaldu zuten bazkideen artean.

30 Api 2009
ALBISTEAK

Asti-Leku ikastola kirol-baloreen alde

Portugaleteko Asti-Leku ikastolak eta Petronorrek elkarrekin aurkeztu dute gaur Muskizko Findegian Asti-Leku Kirol Elkartea 1983-2008 liburua, elkartea sortu zeneko XXV. urteurrena dela eta. Aurkezpenean zehar aritu dira Luis Nuñez, Ruper Ormaza eta Cesar Gento –klubaren lehendakari, zuzendari eta sortzaile, hurrenez hurren— eta  Josu Jon Imaz Petronorren lehendakaria.

21 Api 2009
ALBISTEAK

Athletic-en elastikoa historiaren aldarri

Maiatzaren 13an Bartzelonaren aurka Mestallan jokatuko den Errege Kopa dela eta,  Athletic-ek jantziko duen elastikoak 1902an klub bilbotarrak lortu zuen tituluaren oroitzapen ofiziala aldarrikatu nahi du. Kasu hartan partidua Madrilen jokatu zen eta Alfonso XIII.aren erregetza ospatzeko.

17 Api 2009
ALBISTEAK

Josu Feijoo, Slam Handia lortzeko abian

Josu Feijoo eta Jon Goikoetxea alpinistak datorren larunbatean aterako dira Papua Ginea Berrira, Carstensz Piramide edo Jaya Mendira (Puncak Jaya indonesieraz) igotzeko asmotan. Gailur hau da Ozeaniako mendirik garaiena.

09 Api 2009
ALBISTEAK