Muskizek bere energia eredu berriaren lehenengo harria jarri du
“Hauxe da Mikro Sare Elektriko Birtuala garatzeko lehenengo pausoa, baina gerora, jarraipena emango dio hainbat eraikinen hedapenak hiru Lurralde Historikoetan”, adierazi du Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak, Somorrostro Prestakuntza Zentroko zuzendari Javier Laisecarekin gaur banatutako energia berriztagarriak garatu eta ikasteko sinatu duen lankidetza-hitzarmenaren aurkezpenean, Borja Liaño Muskizko Alkatea tarteko zela. Petronorren presidenteak gaineratu duenez, “Mikro Sare Elektriko Birtual honi esker, isurketarik gabeko eraikinen sarea abiarazi ahal izango da, betiere euskal teknologiaz baliatuta”.
27 Mar 2018
ALBISTEAK