Petronorrek Gallartako, Las Karreraseko, Muskizko eta Sanfuenteseko erretiratu elkarteen artean, maiatzaren 30an, Athletic eta Barçaren arteko Kopa finala ikusteko bidai 2 (sarrerak, hegazkina eta hotela barne) zozkatu ditu. Carmen Urrutxua eta Ana Santos Sanfuenteseko auzokideak izan dira sarituak, Camp Nouen, Bartzelonan, partiduaz gozatzeko.
Babesa
Petronor Athletic animatzen beti
Athleticek Barçaren aurka jokatuko du, zortzigarren aldiz, datorren maiatzaren 30ean Camp Nouen izango den Kopako Finala. Petronorrek, bere babeslea denez gero, animatu nahi du, horregatik, Kopako finalerarte, ikurrin zurigorri bi jarri dira, Petronorrenaren alboan, Findegiko mastarik handienetan.
Kopako finala pantaila erraldoian ikusi ezazu
Petronorrek eta Muskizko Udalak, maiatzaren 30ean, Errege Koparen finala eskainiko dute, pantaila erraldoian, Errota Zahar parkean.
Oskar Tabuenka: “finalean izatea eta bizitzea jadanik saria da”
“Finalean izatea eta bizitzea jadanik saria da” esan zuen Oskar Tabuenka Athleticen jokalari ohiak, Juan Carlos Abascal eta Javier Beltran kazetariekin batera, atzo, Muskizen, Kopako finalaren inguruan emandako hitzaldian.
Miguel Garza, Kopako finalaz gozatzeko bidaiaren irabazlea
Miguel Garza Petronorrek Kopako finala ikusteko, apirilaren 16tik maiatzaren 19ra bitartean Repsol MÁS Petronor txartela eskatu dutenen artean, zozkatu duen bi pertsonentzako bidaiaren -hegazkina, sarrerak eta ostatua barne- irabazlea da.
Oskar Tabuenkak, Juan Carlos Abascalek eta Javier Beltranek Kopako finalaz eztabaidatuko dute Muskizen
Oskar Tabuenka Athleticen jokalari ohia, Juan Carlos Abascal Antena 3 TV-ren kazetaria eta Javier Beltran Bizkaiko El Desmarque-ren kazetaria Muskizen izango dira, maiatzaren 21ean, Kopako finalaren inguruan mintzatu eta eztabaidatzeko.
Petronor-Muskiz Eskubaloi Klubaren neskak Zilarrezko Ohorezko Mailara igo dira
Petronor-Muskiz Eskubaloi Klubaren neskak Zilarrezko Ohorezko Mailara igo dira Suregranca talde kanariarrari 18-15 irabazi ostean, Muskizen izandako emakumezkoen lehen mailako Estatu Txapelketan.
Petronor eta Repsolekin Sun Planet eguzkitarako betaurrekoak lortu
Petronor, Repsol eta Campsa hornitegiek, 20€ baino gehiagoko erosketa egiteagatik, Sun Planet eguzkitarako modelo esklusiboa lortzeko aukera ematen dute, bakarrik 4.95€ gehiago ordainduz.
Kopako finalera, Repsol M
Petronorrek kopako finala ikusteko bidaia -hegazkina, sarrerak eta ostatua barne- zozkatuko du, bi lagunentzat, apirilaren 16tik maiatzaren 19ra bitartean Repsol MÁS Petronor txartela eskatu dutenen artean.