Petronorren Zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie A Coruña eta Puertollanoko findegietatik etorritako sei lankideei, ez baitira alferrik gurekin buruz buruz izan aurreko hilabete honetan, Fuelolioa Murrizteko Unitatea abian jarri ahal izan aurreko azken frogetan.
Findegia
Unitate bi berriro abian
Petronorrek jakinerazi nahi du bigarren plantako N2 Nafta Desulfurazio Unitatea eta lehen plantako Platformatu P1 Unitatea abian jartzeari ekin zaiela.
Agurra Monica Mon eta Julian de la Calle lankideei, esker onez
Zuzendaritza Talde osoak hartu ditu gaur asteleheneroko batzarrean zehar Monica Mon eta Julian de la Calle Repsoleko lankideak, Fuelolioa Murrizteko Unitatea dela eta prestakuntzaz zein indarrean jarri aurreko jardueraz eskaini duten laguntza eskertzeko.
Jose Puente eta Enrique Rioz IV. Ideia Lehiaketaren irabazleak
Jose Puente DAR plantako arlo buruak eta Enrique Rioz Ruiz 1 eta 2 Findegietako arlo buruak Petronorren Hobekuntzarako IV. Ideia Lehiaketa irabazi dute.
Petronor zertan den informazio-bilera
Victor Pérez de Gezuraga Petronorren zuzendari nagusiak hainbat lan-esparrutako berrehun inguru arduradun eta arlo-buru bildu ditu, krisialdi orokorra dela eta euskal findegia nahiz mundu mailako petrolio-sektorea zertan diren aztertu ahal izateko.
Bilboko kontsul-multzoa Findegian bisitari
Bilbon diharduen kontsul-multzoak Findegiko instalazioak bisitatu zituen atzo, Bilboko Ganberaren eragin eta proposamenez. Victor Pérez de Gezuraga zuzendari nagusiak eta Fran Fernandez teknika-zuzendariordeak elkarrekin hartu zituzten hainbat kontsulaturen hogeitaka ordezkari.
Josu Jon Imaz, AOPren presidente berria
Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkarteak Josu Jon Imaz izendatu du lehendakari. Orainarteko lehendakaria Alfredo Barrios izan da, 2009an karguaz jabetu zenetik.
Ekoizpen-unitateen hasiera
Bost egunetan zehar findegian izan den lanuztearen ondotik, Petronorrek adierazi nahi du gaurtik aurrera ekin zaiola geldiarazi ziren ekoizpen-unitateak aldika-aldika berriro indarrean jartzeari.
Ruben Viso espainiako BRS selekzioarekin
Ruben Visok, Joseba Iñaki Visoren (findegiko langilearen) semeak, Espainiako BRS selekzioarekin parte hartu du Italiako launako lehiaketan.