Petronorrek jakinerazi nahi du asteburu honetan zehar, mantenu-lanak amaitu ostean, berriro ere indarrean jarriko direla lehen Plantako G1 eta G3 Gasolio Desulfurazio Unitateak. Aldi berean geraraziko da SR5 Sufrea Berreskuratzeko Unitatea, batere ekoizpen-eraginik gabe.
Findegia
H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdia
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurko egunean zehar, ekainak 10 eta ostirala, bigarren Plantako H3 Hidrogeno Unitatearen geldialdiari ekingo zaiola. Geldiketa honek ez du ekoizpen-eraginik izango.
Likamurrizketa Unitatea indarrean jartzeari ekin
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera, ekainak 9, hirugarren plantako VB3 LikamurrizketaUunitatea abian hasi eta indarrean jartzeari ekingo zaiola, ohiko mantenu-lanak amaitu ostean.
Petronorrek eta Repsol Fundazioak 2011-2012 ikasturterako bekak iragarri
Petronorrek eta Repsol Fundazioak laugarren aldikoz iragarri dute beka-programa, Lanbide Heziketarako ikasketak Abanto-Zierbena, Muskiz eta Zierbenako hiritarren artean sustatu ahal izateko.
Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jarri
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola FCC delakoari dagokion Turbo Expander Energia Berreskuratzeko Unitatea abian jartzeari.
Argindarra eten, subestazio nagusian
Petronorrek jakinerazi nahi du gaur, 11:30etan, argindarra eten dela subestazio nagusian eta, ondorioz, Konbertsio sailaren hainbat unitate bertan behera geratu direla.
Gordin 1 eta Alkilazio AK3 unitateak abian jartzeari ekin
Petronorrek jakinerazi nahi du maiatzaren 28tik aurrera, findegiaren ohiko mantenu-lanak amaitu ostean, Gordin 1 zein Alkilazio AK3 unitateak abian eta indarrean jartzeari ekingo zaiola.
Manu de la Sen, EHUren Gizarte Kontseiluaren lehendakari
José Manuel de la Sen, Petronorren kontseilari ordezkari ohia, Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluaren hurrengo lehendakaria izango da, Isabel Celaá Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak izendatu berri duenez gero.
Imazek kudeaketaren berrikuntza aldarrikatu
Repsol taldearen Findegien zuzendari nagusia den aldetik, Josu Jon Imazek berrehun inguru langile bildu ditu gaur Petronor findegian, 2011-2016 tarterako Findegi Estrategiaren berri bertatik bertara eman ahal izateko.