Loiuko Urdaneta ikastetxeko ikasle-taldeak bisitatu zuen atzo Findegiaren hainbat instalazio.
Findegia
Euskal Parlamentari Taldearen bisita
Pedro Azpiazu, Joseba Zubia eta Iñaki Anasagasti Kongresu eta Senatuko Euskal Taldearen parlamentariek gaur bisitatu dute, Muskizen, Petronorren Findegia. Parlamentariek bertatik bertara ezagutu nahi izan dute zertan diren aurreko martxoan hasi ziren Fueloila Murrizteko Unitatearen egitasmoaren eraikuntza-lanak.
Petronorrek sarrera bi zozketatuko Muskiz, Zierbena eta Abanton
Petronorrek bi sarrera eskainiko dizkie Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako biztanleei hurrengo maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Kopa finalera joateko aukera izan dezaten.
Koparen bila
Petronorrek, ByP Eventos Deportivos agentziaren laguntzaz, hiru hitzaldi antolatuko ditu hurrengo maiatzaren 13an Valentzian jokatuko den Koparen finala dela eta, giroa berotu ahal izateko. Muskizko Meatzari Aretoan eratuko diren hiru mahai-inguru izango dira eta “Koparen bila” izenburupean indarrean dauden jokalariak, kirol-kazetariak eta txapeldun ohiak bilduko ditu.
Petronorrek 133,8 milioi euroren etekina lortu 2008an
Petronorrek 133,8 milioi euroren mozkin garbia eskuratu zuen 2008. urtean, gordinkien eta produktuen prezioek zeharo behera egin zuten ingurunean. Prezioen beherakada latz horren ondorio gisa, ustiapenaren emaitza (115,1 milioi euro) % 50 baino gehiago jaitsi da aurreko urteari zegokion ekitaldiko ustiapenaren emaitzaren aldean.
Santanderreko ikasleak bisitari
Santanderreko Informatika eta Negozio Goi-Mailako eskolako (CESINE) ikasle-taldeak bisitau du gaur Findegiaren hainbat instalazio.
Ikasleek findegi-prozedura konplexua bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dute. Beharreko azalpenak Angel Gil Kanpo Harremanetako teknikariak eman ditu. Gaiari dagokion bideo aproposa eta instalazioen zehar egindako joan-etorriarekin batera amaitutzat eman da bisita.
Bihar aurkeztuko 2008ko emaitza ekonomikoak
Bihar, apirilak 7, asteartea, goizeko 10.00etan Muskizko Findegiaren Maketa Aretoan jakinaraziko dira Petróleos del Norte, S.A erakundearen 2008ko ekitaldi ekonomikoaren emaitzak.
Muskizen bizi naiz eta, egin zaidazu bisita
Vitoria-Gasteizko Mendebaldea Institutuko ikasle-taldeak eta BBVA-ren Jubilatu Elkartearen zenbait bazkidek bisitau dituzte gaur Findegi honen hainbat instalazio.
Repsolek beste gas-aztarnetegi bat aurkitu Algerian
Repsolek beste gas-aurkikuntza bat egin du Algerian, aurreko urtarrilean egindako aztarnategien ildo beretik eta konpainiak estrategikotzat jotzen duen eremuan. Bigarren aurkikuntza honek baiestatzen du inguru-minguru honen aukerabidea. Repsolek %33,75en partaidetza du eta patzuergo-aurkitzailearen eragile nagusia da.

