Petronor.com webguneak Euskal sukaldariak deritzan sail berria erantsi du, atari honetako erabiltzaileek euskal gastronomiaren berri bertatik bertara izan dezaten.
Petronor.com webguneak Euskal sukaldariak deritzan sail berria erantsi du, atari honetako erabiltzaileek euskal gastronomiaren berri bertatik bertara izan dezaten.
Gaur bezalako egunean, orain dela 25 urte, 1985eko maiatzaren 17an eta arratsaldeko lan-txandan hain zuzen ere, indarrean jarri zen aurrenengo aldiz FCC (Fluid Catalytic Cracking) unitatea. Manuel Gómez, sail arduraduna, eta orduan operatzaile ziren Ramon Gil, Jabier Ibisate, Pedro Valenzuela eta Angel Cerezo dira une gogoangarri haren lekuko apartak. Zorionak.
Petronorrek ingurumen-kudeaketa sistemari dagokion birziurtapen auditoria gainditu du egoki asko, ISO 14001 arauen arabera. Auditoria sakonki egin zen bost egunetan zehar, apirilaren 26tik 30era bitartean, eta emaitzak oraintxe jakinerazi dira.
Aurreko astean lau ikasle-taldek bisitatu dute Findegiaren hainbat instalazio: Artxandako Trueba Ikastetxeak eta Etxebarri BHIk.
Petronorrek jakinerazi nahi du gaurtik aurrera ekingo zaiola bigarren Gordin Unitatea indarrean jartzeari. Ekinaldiak irauten duen artean daitekeena da lehen Zuziaren garra gehitzea.
Atzo arratsaldean, hilak 28, ilundu aurretik amaitu ziren koke-kameren inguruan jarri den metalezko egituraren montaje-operazioak. Egitura honen helburua zera da: Fueloila Murrizteko Unitatean indarrean jarri ostean behar izango diren lan- eta mantenu-jarduerak erraztea eta segurtasunez egin ahal izatea.
Gaur, apirilak 28, San Prudentzio eguna dugu, Laneko Segurtasun eta Osasun Eguna mundu guztian. Petronorrek biziki ospatu ohi du urtero egun hau, eta baita egunero-egunero ere, batere salbuespenik gabe ospatu beharreko eguna delakoan.
Petronorrek jakinerazi nahi du Lehen Plantaren lan-esparruari dagokion Sufrea Berreskuratzeko SR5 Planta indarrean jartzeari ekin zaiola, ondoren Hirugarren Plantaren lan-esparruaru dagokion SR3 delakoa geratu ahal izateko.
Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak gaur burutu du Petronorren petrolio-fintze jarduerari datxekion Ingurumen Baimen Osotua. Ebazpen hau aurrenekoz erabaki zen 2008ko maiatzaren 6an, baina aldez aurretik zenbait hobekuntza tekniko bete beharraren baldintzapean. Oraingoan Ingurumen Sailburuordetzat betetzat jo dituen hobekuntzak, hain zuzen ere.