Muskiz, Abanto eta Zierbenako 56 gaztek Petronor enpresak deitutako programaren lehen edizioari dagozkion bekak jaso dituzte, eskualdean Lanbide Heziketako ikasketak sustatzeko. Enpresak 146.472 euro bideratu ditu jarduera honetarako, eta helburua da Muskizko findegian etorkizunean lan egiteko prestatuta dauden profesionalak egon daitezen sustatzea.
Findegia
X. Fintzeari buruzko jardunaldiak Bilbon izan ziren
Urtero Repsolek antolatzen dituen fintzeari buruzko jardunaldien hamargarren edizioa urriaren 1etik 3ra bitartean izan zen, Barakaldoko Bilbao Exhibition Center (BEC) zentroan. Ekitaldi honetan, Repsolek Espainian dituen findegi guztietako arduradun teknikoak eta enpresako bulego zentralekoak bildu ziren, fintzearen jardueraren buruzko zenbait gai eztabaidatzeko helburuarekin.
01 Urr 2008
ALBISTEAK

