Findegia

Elías Unzueta: “Hidrogenoa giltzarrizko bektore energetikoa da deskarbonizaziorako”

“Mundu deskarbonizatu batean gure industria-sektorearen lehiakortasuna bermatuko duen eredu ekonomiko eta energetikoa garatzeko erronkari aurre egin behar diogu. Hidrogenoa, energia-bektorea den aldetik, giltzarrizkoa izango da helburua lortzeko”,  nabarmendu zuen atzo Elías Unzueta Petronor Innovacionen kudeatzaileak, CEBEKek antolatutako “BANKINTER HIDRÓGENO” web-mintegi zikloaren lehenengo saioan.
26 Ots 2021
ALBISTEAK

HD3 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du 2. Plantako HD3 Unitate Hidrodesulfuratzailea gelditzeari ekin zaiola.
19 Ots 2021
ALBISTEAK

CG1 Kogenerazio Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du bihartik aurrera, otsailak 18, CG1 Kogenerazio Unitatea gelditzeari ekingo zaiola, mantenu lana egin ahal izateko. Bere abian jartzea otsailaren 22rako aurreikusi da. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
17 Ots 2021
ALBISTEAK

Gordin-jarioa Barbadun ibaira

Gaur goizeko 10:00ak aldera petrolio orbana atzeman da Barbadun ibaian, zaintza-kanalaren irteeran, Muskizko San Julian auzoaren parean. Berehala ezarri dira beharrezko kontrol-neurriak eta eten egin da produktuaren iristea ibaira.
13 Ots 2021
ALBISTEAK

CG6 Kogenerazio Unitatea abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
12 Ots 2021
ALBISTEAK

N2 Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi du 2. Plantako Naftak Desulfuratzeko N2 Unitatea martxan jartzen hasi dela.
05 Ots 2021
ALBISTEAK

G4, H4 eta SR5 unitateen etenaldia

Petronorrek jakinarazi nahi du, otsailaren 13tik aurrera, G4 Gasolioak Desulfuratzeko Unitatea, H4 Hidrogeno Unitatea eta SR5 Sufrea Berreskuratzeko Planta gelditzeari ekingo zaiola, programatutako mantentze-lanak egiteko. Bere abian jartzea martxoaren 15etik aurrera hastea aurreikusi da.
03 Ots 2021
ALBISTEAK

Naftak Desulfuratzeko N2 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldean, Naftak Desulfuratzeko N2 Unitatea (2. Planta) gelditzeari ekingo zaiola. Bere abian jartzea otsailaren 4tik aurrera aurreikusi da. Ez du eraginik izango ekoizpenean.
02 Ots 2021
ALBISTEAK

CG6ren geldialdia eta G2aren abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko arratsaldetik aurrera, CG6 Kogenerazio Unitatea geldituko dela, turbinan eta galdaran mantentze-lanak egiteko. Turbinako mantentze-lanek 10 egun inguru iraungo dute, eta galdara lehenago jarri ahal izango da zerbitzuan. Era berean, bihartik aurrera, 2.Plantako G2 Desulfurazio Unitatea martxan jarriko da.
01 Ots 2021
ALBISTEAK