Findegia

Elias Unzuetak digitalizazio estrategia aurkeztu du: Petronor 4.0

Petronorren digitalizazio estrategiaren bitartez, “lehia-ingurune berriari aurre egiten lagunduko digun eraldaketa sustatu nahi dugu findegian”. Halaxe adierazi du Elias Unzueta Petronor Innovación-en gerenteak, 4.0 Industriaren arloko euskal esperientzia ezagutzeko Bilbon G20ko enpresa-taldearekin batera antolatutako Ekonomia Digitalari buruzko foroan.
14 Mar 2018
ALBISTEAK

FCC Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du FCC Unitatea abian jartzeari ekin zaiola, mantenu lanak amaitu ostean.
12 Mar 2018
ALBISTEAK

FCC Unitatearen etenaldia

Petronorrek jakinerazi nahi du bihartik aurrera, martxoak 1, FCC Unitatea gelditzeari ekingo zaiola programatutako mantenu lanak egin ahal izateko. Ez du ekoizpenean eraginik izango.
28 Ots 2018
ALBISTEAK

Petronorrek kontsumitzen duen uraren % 30 berrerabiltzen du

Joan den asteazkenean eta ostegunean, Petronorrek ura kudeatzeko erabiltzen duen estrategia aurkeztu zuen Muskizko eta Abanto-Zierbenako Panel Publiko Aholkulariekin antolatutako bileretan, “Uraren Mapa” deritzonaren eguneraketari arreta berezia eginez. Europako zuzentarauei jarraiki, mapa honek bost helburu nagusi ditu: edateko uraren kontsumoa murriztea (giza-kontsumorako egokia den ura ez kontsumitzea), prozesuko kontsumoa murriztea, berreskuratzea, araztea eta berrerabiltzea. Hori guztia, URA Uraren Euskal Agentziaren eta lotutako erakunde publikoen lankidetzaz.
17 Ots 2018
ALBISTEAK

Petronorrek etorkizunera begira ospatuko du 50. urteurrena

Petronorrek bere bizitzako lehen berrogeita hamar urteak ospatu nahi ditu, eta horretarako, ekitaldi kultural, sozial eta ludikoen programa zabala prestatu du. Jose Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak aurkeztu du gaur 50. urteurreneko programa, eta aukeraz baliatuta, konpainiaren etorkizuneko ildo nagusiak aurreratu ditu, berrikuntza, energia-eraginkortasuna, berdintasuna eta prestakuntza etorkizuna eraikitzeko oinarri nagusitzat aldarrikatuz.
13 Ots 2018
ALBISTEAK