Andreu Puñet: “Petronorrek findegirik lehiakorrenetarikoa izan nahi du”
“Petronorrek munduko findegirik lehiakorrenetarikoa izateko helburua planteatu du, eta segurtasun- eta jasangarritasun-erronkei aurre egingo dien Europako findegien % 25eko multzoan dago. Testuinguru horretan, haren historiako etenaldi teknikorik luzeena egin du, eta 49 milioiko hobekuntzak egin dira: mantentzean (23 milioi euro), inbertsio eta berrikuntza teknologikoetan (26 milioi euro)” adierazi du Petronorreko kontseilari delegatu den Andreu Puñetek Dani Álvarezek Radio Euskadin egin dion elkarrizketan.
25 Urt 2017
ALBISTEAK