Findegia

Ingurugiro teknikariak trebatzeko beka

Petronorrek, ingurugiro teknikariak prestatzeko hiru beka sustatuko ditu Abanto-Zierbenan, Muskizen eta Zierbenan. Findegiak “Garapen Iraunkorra. Tokiko Agenda 21” deritzon graduondoko ikastaroa egiteko matrikularen %50a (1500€) ordainduko die hautatutako pertsonei.

17 Ira 2011
ALBISTEAK

Repsol: gardena eta iraunkorra

Repsol, Dow Jones Sustainability Indexes-en 2011ko edizioan munduko liderra izan da Oil & Gas sektorean, indize globalean zein Europakoan puntuaziorik gorena lortuta.

13 Ira 2011
ALBISTEAK

Francisco Pulidok Findegia bisitatu

Francisco Pulido Valladolideko Unibertsitatearen Zientzia Fakultateko Kimika Organikoaz Katedradunak Petronor bisitatu du. Pulido irakaslea mundu mailako erreferentziarik handienetakoa da molekula organiko naturalen eta konplexuen arloan.

23 Abu 2011
ALBISTEAK

Petrolio-erreserbak hazi egin dira


“Jakinekotzat” jotzen diren munduko petrolio-erreserbak hazi egin dira azken hamar urteotan. Iaz erreserba ezagunak 1.383.2 milioi upel beste ziren, hau da, 2000 urtean baino 278,3 milioi gehiago, Petroleum Economist erakundeak  aditzera emandako datuen arabera. Hau da, hamar urteko ekoizpen eta kontsumoaren ondotik petrolio-erreserbak %26 gehitu dira munduan.

22 Abu 2011
ALBISTEAK