“Gaur egun nazio-eraikuntzak gure Herriaren lehiakortasunaren hitzarmen zabala aldarrikatzea eskatzen du” adierazten du Josu Jon Imaz Petronorren lehendakariak Frente a la crisis, más inversión en educación e innovación izenburupeko artikuluan.
Ingurunea
Europar arautzaileak eta herri-ekologistak
José Manuel de la Sen Larrea Petronorren Kontseilari Ordezkariak Europako arautzaileen eta tokian tokiko ekologisten jokamolde ezberdinen arteko paradoxa aztertzen du “Reguladores europeos y ecologistas locales” izenburupeko artikuluan.
“Muskiz historian zehar”
Joan zen igandetik aurrera eta bertan irauteko asmoz, jendeaurrean azaltzen daMuskizko Kultura Etxean 27 argazkiren bilduma, non industria iraultzarekin batera hasi eta orain arteko ikuspegiak eskaintzen diren.
Imaz: “Lider izateko etorkizunean pentsatu behar da”
“Lider izateko lehen baldintza konpromisoa eta arriskua hartzea da” adierazi du Josu Jon Imazek gaur Bartzelonan, Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Goi Eskolan eman duen hitzaldiaren esparruan. Petronorreko Presidentearen arabera, “lider izateko etorkizunean pentsatu behar da, hura goresten duen margo bat margotzeko gai izatea. Amets egiteko arriskua hartu, unean finkatutako errealitatea gainditzen duen agertokia marraztera ausartzea, lan egitea merezi duela pentsarazten duena.”
Gaitasun handiko neska- mutikoentzako ikastaroak Muskizen
Otsailaren 5ean ekin zitzaion Muskizko Kultura Etxean Etekin Intelektual Handiko Taldeentzako ikastaroari. ADIMAC (Asociación para el Desarrollo Integral de Menores con Altas Capacidades) elkarteak antolatutako egitaraua da ikasleen gurasoen laguntzaz, Muskizko udalaren babesaz eta Petronorren ekarpenaz. Guztira hamabost eskola-ume muskiztar dira ikastaro honetan parte hartuko dutenak otsailetik ekainera bitartean.
Petronorek Udalarekin negoziatuko du lurrak lagatzea
Petronor laster hasiko da Muskizeko Udalarekin, Petronorenak diren eta gaur egun El Malecon futbol zelaia eta udal polikiroldegia dauden lurren titulartasuna udalari igarotzeko elkarrizketatan.
Findegira eta Lezamara egindako bisita
Somorrostroko Lanbide Hezkuntza Ikastetxeko 4.A mailako ikasle taldeak gaur bisitatu ditu Petronorren Findegia zein Athletic-en instalazioak Lezaman. Bisita hau Petronorrek burutu duen egitasmoaren baitan kokatzen da, Muskiz, Zierbena eta Abanto-Zierbenako eskola guztietako ikasleek findegi prozedura eta Athletic-en harrobia bertaik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten.
120 hegazti espezietik gora, habiak Findegiaren barruan egiten dituztenak
Ehunka hegazti, luma oso desberdinekoak, etorri ohi dira gure findegira, urmaletara, bereziki. Urteko lehen zenbaketak berriz ere utzi du agerian gure inguruko fauna aberatsa, ura gogoko duten hegaztiak, gehienbat, baina aipagarria da, baita ere, azeriak eta bestelako harrapakariak ere noizbehinka inguruko zonetan azaltzen direla.