Petronor

50 urte, 12 hilabetetan

Petronorren egutegi berria kalean da, bere 50 urteko historia laburtzen duten 12 irudiz. Findegiaren eta inguruaren argazkiak, mende erdi honetan Lurran aztarna utzi duten hainbat une eta gertaera historikoekin batera; gizakia Ilargira heldu zenean, adibidez.  
29 Abe 2017
ALBISTEAK

Petronorren 50. urteurrena

Petronor SAren findegia 1968an eratu zen, garapen-prozesu betean sartuta zegoen gizartearen beharrizan energetikoei erantzuteko. Euskal sustatzaileen ekimenak, Bizkaiko kreditu-erakundeen babespean, Bilboko portuaren inguruan duen kokapena lortu zuen, Euskaditik kanpo finkatu nahi zuten interesei aurre eginez. Berrogeita hamar urte hauetan, era guztietako industria, garraio eta zerbitzuek behar izan dituzten gasolina, gasolio eta fuel-olioen zatirik handiena Petronorren fabrikatutakoa da 200 kilometroko erradioan.
23 Abe 2017
ALBISTEAK

Etengabeko lana eta ikaskuntza, etorkizuneko giltzarriak

“Etengabe ikasi eta hobetu behar da, guztiok batera, helburu komun batekin, Petronorrek hurrengo urteak bizirautea”. Hau izan da, gaur, Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak aditzera eman duen mezuaren ardatza, Muskizko Findegian urtero eratu ohi den Gabonetako Topaketaren inguruan.
22 Abe 2017
ALBISTEAK

Andreu Puñet, AOPren zuzendari nagusi berria

Espainiako Petrolio-produktuen Operadoreen Elkarteak Andreu Puñet, Petronorren kontseilari delegatua, izendatu du zuzendari nagusi. Orainarteko zuzendaria Alvaro Mazarrasa izan da, 2001an karguaz jabetu zenetik.
19 Abe 2017
ALBISTEAK