Petronor

U.D. Muñatoneseko kadeteak, Euskadiko Kros Txapeldunak

U.D. Muñatoneseko kadeteak Euskadiko Kros txapeldunak bilakatu dira, talde mailan, Oñatiko Aloña Mendi K.E-rekin berdinduz, eta Espainiako Txapelketarako sailkatu dira. Gainera, Oier Medina Sedano Muñatoneseko korrikalaria Euskadiko txapeldunorde gelditu da, kirol honetan.
21 Ots 2017
ALBISTEAK

Digitalizazio egitasmoaren aurkezpenaren atzerapena

Azken unean izandako agenda-eragozpenak direla-eta, ezin izango da gaur aurkeztu -goizeko 11:15etan eta Muskizko Muñatones jauregian- Euskal Herriko Etnografia Atlasaren digitalizazio-egitasmoa, ezta sinatu ere aurretik adierazitako Petronorren eta Labayru Fundazioaren arteko hitzarmena.
20 Ots 2017
ALBISTEAK

Petronor, merkataritza-kontratuen formalizazio digitalean aitzindari

Koldo Gonzalez de Audikana Findegiaren Erosketa zein Kontratazio buruak, Garaia Berrikuntza Gunean (Arrasate) izandako Digitalizazio Jardunaldian, ezagutzera eman zuen atzo Petronorrek zerbitzuen hornitzaileekin duen merkataritza kontratuen formalizazio proiektuarekin (sinadura elektronikoa) eta babesarekin izandako esperientzia, bere Sailean garatutakoa.
17 Ots 2017
ALBISTEAK

FMUaren unitateen abian jartzea

Petronorrek jakinerazi nahi du, asteburu honetan zehar, FMUaren lehenengo unitateetan abian jartzeko lanak hasiko direla, planifikatutako mantenu beharrak amaitu ostean.
17 Ots 2017
ALBISTEAK

Roberto González Apellániz: “Gure lehentasuna segurtasuna da eta horri dagokionez ez dugu akatsik onartzen”

Robertok Industria Ingeniaritza ikasi zuen Bilbon eta 27 urte daramatza Petronorren lanean. 1990eko martxoaren 1ean sartu zen, eta findegiko arlo guztietan prestakuntza jaso zuen txandakako lanean, E txandan. Urtebete geroago, Kontrol Aurreratuetako Sailean teknikari lanetan hasi zen. 1997an Ekoizpenera pasatu zen eta 1. eta 2. findegietako ikuskatzaile lanetan ibili zen. Hala, Sail horretako arlo guztietan lan egin zuen. G4 Unitatea martxan jartzeko arduraduna ere izan zen, eta berak adierazten duenez “sekulako esperientzia profesionala izan zen”. Gero, 2007an, Energia eta Efluenteen Saileko buru izendatu zuten, eta 2011n Sail hori desagertu eta gero, Konbertsio Saileko buru izan zen. 2014an Kontrol Aurreratuetara bueltatu zen (gaur egun Optimizazioa eta Kontrola), eta 2016an berriz ere Konbertsiora itzuli zen. Atal horrek jasan ditu hain zuzen ere une honetako geldialdiaren ondorioak.
15 Ots 2017
ALBISTEAKIRITZIA

MATILDE GARCÍA: “Geldialdiak zalantza eragiten du eta erronka handia eta ikasteko aukera aparta da”

Matilde García –Kimika Industrialean lizentziatua Oviedoko Unibertsitatean- duela 17 urte iritsi zen  Petronorrera. Prozesuetan hasi zen baina 2003. urtetik aurrera URFko Ingeniaritza Kontzeptualari lotuta dago. Ostean, 2005etik 2012ra, URF Proiektuaren Sailean jardun zuen eta, jarraian, 2012ko martxoan, Eragiketa Sailean sartu zen Arloko buru moduan. 2014ko urrian URFko buru izendatu zuten, sorkuntzatik ezagutzen duen eta beti atxikita egon den unitatea.
13 Ots 2017
ALBISTEAKIRITZIA