Petronor

Repsol Fundazioak 100.000 euro ere banatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen integrazioa prestakuntzaren bidez sustatzeko

Repsol Fundazioak Tu proyecto cuenta delako lehiaketa zabaldu du, desgaitasunen bat duten pertsonen gaikuntza pertsonala eta profesionala hobetzen dituzten proiektu berritzaileak saritzeko. Saria 100.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa izango da, epaimahaiak aukeratutako proiektu bat edo gehiago garatzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da.
10 Api 2017
ALBISTEAK

Petronorrek aurreko igandeko inmisioen berri eman

Aurreko igandean, martxoak 26, S02-eko inmisio altuak izan ziren Petronorren, HD3 unitatean gertatutako operazio-arazoak zirela-eta, sufre berreskuratzeko plantan izandako egonkortasunik ezaren eraginez. Honen guztiaren berri telefonoz eman zitzaien, igandean bertan, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailburuordetzari zein auzoko herri-agintariei.
28 Mar 2017
ALBISTEAK

Lehiakortasunak eskatzen du: heziketa, heziketa eta heziketa

“Ingurumena, segurtasuna eta digitalizazioa zein zerbitizazioa  dira, gero eta mundu teknologiko eta konplexuago baten bizkar hezurra.  Eta erantzun bat besterik ez dago beharrezko lehiakortasun mailari eutsi ahal izateko: heziketa, heziketa eta heziketa”, aditzera eman du Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidenteak, Lanbide Heziketa Duala dela-eta Eusko Jaurlaritzarekin batera sinatutako lankidetza-hitzarmenaren inguruan.
27 Mar 2017
ALBISTEAK

López Atxurra: “Pertsona da erdigunea”

“Gaurko munduan, informazioa ziztu bizian zabaldu eta psikologia sozialeraino txertatzen dela, marketina, kontsumitzailearen inplikazioa eta euskarri desberdinetako komunikazioa eskutik helduta ibiltzen dira, elkarri lotuta. Pertsona/bezeroa da erdigunea”,  adierazi du gaur Emiliano López Atxurra Petronorreko presidenteak, Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskolako tituluak banatzeko ekitaldian.
17 Mar 2017
ALBISTEAK