Archivo por autor

Berrobiko TEK aurkeztu da, zeinek 70 etxeri energia berriztagarria kontsumitzeko aukera emango dien

José Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako diputatuak, David de Miguel Berrobiko alkateak eta Juan Diego Edinorreko kontseilari delegatuak Berrobiko TEK (Tokiko Energia Komunitatea) proiektua aurkeztu dute. Energia berriztagarriak eta autokontsumoa sustatzera bideratutako komunitate hori garatzeko Berrobiko San Andres ikastetxe publikoaren estalkiak erabiliko dira. Udalak eraikina lagako du Berrobiko familiek eskuratu dezaten elektrizitatea sortzeko eta kontsumitzeko eredu iraunkor hori.
26 Urr 2021
ALBISTEAK

H4 Unitatearen geldialdia

Petronorrek jakinarazi nahi du H4 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea (1. Planta) gelditzeari ekin zaiola. Bere abian jartzea hasi bezain laster informatuko da.
26 Urr 2021
ALBISTEAK

Klima aldaketaren aurkako borrokan

Gaur Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna da, giza jarduerak gure planetan duen eraginaren ondorio den egoera. Petronor bat dator gizarteak honi buruz duen kezkarekin, eta konpromiso irmoa hartu du planetaren batez besteko tenperaturaren gorakada 2º C-en azpitik mugatzeko asmoarekin, industriaurreko mailak kontuan hartuta.
24 Urr 2021
ALBISTEAK

Imazek industria babestearen garrantzia aldarrikatu du APTEren Nazioarteko XIX. Biltzarrean

Josu Jon Imaz Repsolen kontseilari ordezkariak industria babestearen garrantzia aldarrikatu du gaur, Zamudioko Parke Teknologikoan antolatutako Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartearen (APTE) Nazioarteko XIX. Biltzarraren barruan. “Begiratu nahi diegun herrialdeei begiratzen diegunean konturatzen gara industriaren BPGa ez dela jaitsi, igo baizik. Industria dagoen lekuetan, berrikuntza atzetik dabilkio. Gainera, industriak hiru lanpostu sortzen ditu lanpostu zuzen bakoitzeko, ondo ordainduta, eta horrexegatik industria aldarrikatu nahi dut”,  azpimarratu du.
22 Urr 2021
ALBISTEAK

Zudaire: “Etorkizunera begiratu behar dugu eta gauza berriak egiten jarraitu”

Petronorren Giza zein Antolaketa, Erakunde Harremanen eta Ekonomia eta Finantza Sailaren zuzendaria den José Ignacio Zudairek Radio Euskadin baieztatu duenez, “2019an bezala egon ez arren, mugikortasunak gora egin du, susperraldia izan da, eta dagoeneko instalazio guztiak martxan ditugu, eta orain etorkizunera begiratu behar dugu eta gauza berriak egiten jarraitu”. Gainera, une zailetatik ikasi behar dela esan du, eta “kostuak murrizten eta marjina estuagoekin bizitzen” ikasi dutela aipatu.
21 Urr 2021
ALBISTEAK

Energiaren erabilera eraginkorrarekin konprometituak

Gaur, Energia Aurrezpenaren Munduko Eguna, Petronorrek bere instalazioetan eta jardueretan energia eraginkortasunez erabiltzearen aldeko apustua berretsi du, baliabide naturalak zaintzeko, berotegi-efektuko gasen (BEG) emisio atmosferikoak murrizteko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko.
21 Urr 2021
ALBISTEAK

Ecopetrolen ordezkaritzak Petronor bisitatu du

Ecopetrol Kolonbiako lehen petrolio enpresaren ordezkaritzak Petronor bisitatu du gaur, deskarbonizazio prozesuan eta trantsizio energetikoan findegia eraldatzeko planak bertatik bertara ezagutzeko.
20 Urr 2021
ALBISTEAK

Inguruko ikasleei zuzendutako Petronor Kultura Kanpusa bueltan da

Petronorrek, ByP Eventos Deportivosekin elkarlanean, Kultura-kanpusaren bigarren edizioa antolatuko du azaroaren 15etik 30era, Muskizko eta Abanto-Zierbenako ikastetxeetako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat. Helburua, ikasgeletan zein gizartean, arazoen aurrean errespetua, elkarrizketa eta sentsibilizazioa sustatuko duten bizikidetzako oinarrizko balioak hedatzen laguntzea da.
20 Urr 2021
ALBISTEAK