Archivo por autor

Uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartza gehienetan

Uraren kalitatea “bikaina” da Bizkaiko hondartza gehienetan: La Arenan, Ereagan, Arrigunagan, Azkorrin, Barinatxen (Solandotes), Atxabiribil-Arriateran, Muriolan, Plentzian, Gorlizen, Armintzekoalden, Bakion, Aritzatxun, Laidan, Lagan, Ogellan, Isuntzan, Karraspion (erdialdea) eta Arrigorrin.
26 Uzt 2021
ALBISTEAK

H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du uztailaren 25etik aurrera, igandea, 2. Plantako H3 Hidrogenoa Ekoizteko Unitatea martxan jartzeko lanak hasiko direla. 3 eguneko iraupena izango dute.
23 Uzt 2021
ALBISTEAK

Repsolek eta Talgok hidrogeno berriztagarrizko trena bultzatuko dute

Repsolek eta Talgok hidrogeno berriztagarria erabiltzen duten trenak sortzeko proiektuak bultzatuko dituzte elkarrekin, Iberiar Penintsulan isurpenik gabeko tren bidezko garraioa sustatzeko asmoz. Halaxe jaso da bi konpainiek gaur, tren-fabrikatzailearen Las Rozas herriko (Madril) lantegian sinatu duten akordioan. Sinaketan parte hartu dute Juan Abascal Repsoleko Industria-Eraldaketa eta Ekonomia Zirkularreko zuzendari exekutiboak eta Carlos Palacio Oriol Talgoko presidenteak. Ekitaldian izan da, halaber, Emiliano López Atxurra Petronorreko presidentea.
19 Uzt 2021
ALBISTEAK

La Arena, berriro “bikain”

Beste astebetez, La Arenako uraren kalitatea “bikaina” da eta bainua librea da, uztailaren 12an egindako Bizkaiko Bainu Eremuen Osasun Kontrolaren arabera.
16 Uzt 2021
ALBISTEAK

AOPek Ekoerregaiak Sustatzeko Plataformarekin bat egin du, erregai likidoek trantsizio energetikoan duten eginkizuna defendatzeko

Lehorreko, itsasoko zein aire bidezko garraioaren sektorea, nekazariak, arrantzaleak eta erregai eta bioerregaien ekoizle eta banatzaileak ordezkatzen dituzten elkarte nagusiek, AOP (Petrolio Produktuen Operadoreen Espainiako Elkartea) barne, Ekoerregaiak Sustatzeko Plataformarekin bat egin dute, karbonoan neutroak diren erregai likido berriztagarrien erabilera bultzatzeko, deskarbonizazioaren aldeko bide osagarritzat.
14 Uzt 2021
ALBISTEAK