Archivo para 2013

Petronor, Iraunkortasun Saria

Capital aldizkariak Iraunkortasun Saria eman dio Petronorri,  energia kostuen murrizketan zein CO2 isurien gutxitzean egindako lanagatik. Fran Fernandez Findegiko zuzendariorde teknikoak saria Roberto San Salvador Deustuko Unibertsitateko Komunikazio errektoreordearen eskuetatik jaso du.

12 Ots 2013
ALBISTEAK

Josu Jon Imazi Gure Sport aldizkarian egindako elkarrizketa

-Petronor-i buruzko laburpen orokorra. Sorrera eta izandako bilakaera, zein taldetako partaidea den, zer ekoizten duen, eta abar.

Petróleos del Norte (Petronor) 1968an sortu zen, petrolioaren produktuak eta horien eratorriak fintzeko eta merkaturatzeko xedeaz. Hasierako sortzaileen eta sustatzaileen artean, besteak beste, Bizkaiko lau banketxe eta kutxa nagusiak (Banco Bilbao eta Banco Vizcaya,  % 9 bana, eta Bizkaiko Aurrezki Kutxa zein Bilboko Kutxa % 4,5 bana) bildu ziren. Gaur egun, berriz, akzioen %85,98 Repsoli dagokio, eta gainerako %14,02, Kutxabank erakundeari.
 
Faktoriak 6 milioi tona gasolio gordin prozesatzen zituen hasieran eta, hamarkadaz hamarkada, berritzeko eta hobetzeko prozesuan aritu izan da etengabe. Egun, 11 milioi tona petrolio besteko negozio-bolumena du.&

11 Ots 2013
IRITZIA