–Repsol Fundazioaren presidenteorde betearazlea, Cesar Gallo, Petronorren zuzendari orokorra, Victor Perez de Gezuraga, eta EVEren Gizarte Energia arduraduna, Jose Manuel Borque, Deustuko zubian dagoen Gela Mugikorrean egongo dira bihar (Zubiarte aurrean).
–ENERGIAREN mundua…ba al zenekien? Egungo gizartean energiak duen garrantziaz eta haren erabilera arduratsuaz modu didaktikoan jabetzea xede duen ekimena da.
-Gela Mugikorra iragan astelehenean iritsi zen Bilbora eta bertan geldituko da hilak 25era arte, ostirala. Hurrengo astean Muskizera (28 eta 29) eta Abantora (30 eta 31) doaz.
-Hezkuntza sentsibilizazioko kanpaina hau Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei dago zuzendua.