Petronorrek 1. Findegiko geldialdia hasiko du 49 milioi euroko inbertsioa tarteko

Petronorrek 1. Findegiko geldialdia hasiko du gaur, instalazioak berrikusi, berritzeko eta hobekuntzak inplementatzeko. 1. Instalazioak, findegiak dituen bietako handiena, urtean 7 milioi tona petrolio gordin prozesatzeko gaitasuna du.

Geldialdi honetan, 49 milioi euroko inbertsioa egingo da eta uztailaren lehenengo hamabostaldira arte luzatuko da. 27 milioi euro instalazioen mantentze eta eguneratze lanak egiteko erabiliko dira, eta 22 milioi euro inbertsio eta hobekuntza teknologikoetarako.

Petrolio gordinaren labean airearen aurreberogailu bat instalatzea izango da geldialdi honetako hobekuntza teknologiko nagusia. Iberiar Penintsulako handiena izango da eta energia-eraginkortasuna hobetzen eta CO2 isurketak murrizten lagunduko du.

40 enpresatako 1.200 pertsonak baino gehiagok esku hartuko dute geldialdi honetan, eta guztiek geldialdiari buruzko prestakuntza espezifikoa jaso dute.

1. Findegiko geldialdian, 2. Findegia normaltasunez funtzionatzen jarraituko du funtzio berbera betetzeko. Urtean 5 milioi tona gordin prozesatzeko gaitasuna du eta Petronorren gainerako instalazioei esker, hauek ere normaltasun osoz lan egingo baitute, bezeroentzako zerbitzua bermatuta egongo da.

Hauxe da Petronorren aurtengo bigarren geldialdia, izan ere, urtarrilean, Konbertsio unitatea geldiarazi zuen, 52 milioi euroko inbertsioa tarteko.

Prentsa oharra, hemen.