Petronorrek “Los empresarios y ETA, una historia no contada” liburua plazaratu du

Juan José Álvarez, Emiliano López Atxurra eta José Ignacio Zudaire, gaur, liburuaren aurkezpenean.
Petronorrek “Los empresarios y ETA, una historia no contada” liburua plazaratu du, 50 urtetik gora bizitakoa eta egungo gizartean dituen ondorioak ulertzen saiatzeko.

Gaur Bilbon egindako aurkezpenean, Emiliano López Atxurra Petronorren presidenteak azpimarratu duenez, “liburu honen ideia nagusia hurrengoa da: garena gara, izan zirelako. Familiaren bakardadetik, ulertezintasunetik, duintasunez herrialde bat eraikitzeko gai izan ziren enpresari guztiei egindako omenaldia da hau “.

Liburua 11 egileren kontakizunek osatzen dute, Iñigo Urkullu lehendakariaren hitzaurrearekin, gure iragan oraintsukoenaren ikuspegi osatu eta gertukoa eskainita. Kontakizunek gai ezberdinen errepasoa egiten dute, hala nola momentuko testuinguru sozioekonomikoarena, gure ekonomian utzitako ondorioena edo-ta eragindako kalte ekonomikoarena. Guzti hori indarkeriak kolpatutako pertsonengan eta familiengan izandako inpaktu itzela bazter utzi gabe, horrek nolabait euren bizitzak betiko aldatu zituelako. Eurenak eta guztionak.

Juan José Álvarez UPV/EHUko Nazioarteko Zuzenbide Pribatuko katedradunak azaldu duenez, liburuaren egileetako bakoitza, bera haien artean, “kontatu gabeko historian ETAren dimentsioak suposatu zuenari buruz euskal herritar gisa dugun iritzia ematen saiatu da”.

Petronorrek, sortu zeneko 50. urtemugaren haritik, lan honen argitalpena bultzatu nahi izan du enpresa munduari egin nahi dion aitortzaren parte gisa, honakoa konprometitua eta ausarta izan baita eta esfortzuz eta sakrifizioz inola ere doan lortu ez den ongizatea ahalbidetu duelako. “Enpresa traktorea gara, eta hala izan behar dugu, ez soilik arlo ekonomikoan, baita beste esparru batzuetan ere, kasu honetan kulturalean, gure historiaren zati bat berreskuratzen saiatuz”, aipatu du José Ignacio Zudaire Petronorren Giza zein Antolaketa eta Erakunde Harremanen zuzendariak.

Prentsa oharra, hemen.

Bideoa, hemen.