López Atxurra Estatu itun baten alde agertu da, “estrategia ekonomiko eta tekno industrial” bat egituratu eta esparru europarrean defenditzeko

Petronorren presidente Emiliano López Atxurraren aburuz oraingo hauek “oroimena berreskuratzeko sasoiak dira, europar etxe partekatuaren garrantzia ulertzekoak eta Espainiaren modernizazioan Egitura-Funtsek izan duten betebeharra aintzat hartzekoak”.

Hala dio ‘Un pasaporte para la seguridad’ goiburuarekin gaur La Vanguardian argitaratutako artikuluan. Bertan azaltzen duenez, “XXI. mendean ez dago subiranotasun nazionalik subiranotasun europarrik gabe”. “Europarik gabe salduta egongo ginateke mendebaldeko historiaren unerik beltzenetakoan”, eransten du.

Bere irudiko, “hauxe da Estatu itun bati ekiteko abiapunturik egokiena. Bere helburua estrategia ekonomikoa eta tekno industriala egituratzea besterik ez da, etxe partekatuan defenditzea eta europar ekosistema teknologiko eta industrialaren parte aktiboa izatea”.

Gehitzen du itun hori “politika teknologikoa eta industriala gure lehiakortasunaren eta ongizatearen muinean kokatzeko bitartekoa” dela “eta gaur egun dagoena estrategikoki berregituratzeko”.

Artikulua irakurri
La Vanguardia-ren web orria