Petronorrek 10 urte betetzen ditu sare sozialetan

2020an Petronorren hamargarren urtemuga betetzen da sare sozialetan hasi zenetik. Aitzindari baita arlo honetan ere, findegiak milaka jarraitzaile bildu ditu aldion plataforma ezberdinetan, eta horiei bere jardueren berri puntualtasunez ematen saiatu da.

Bere inguruarekiko zerbitzu bokazioa da nagusi Petronorren ibilbidean eta hori izan du goiburu baita komunikazio digitalaren arloan ere. Apustu horrek erantzun ederra jaso du ordainetan findegiaren eta jarraitzen dutenen arteko harreman zuzen eta oparoa ahalbidetuz.

Petronorren identitate digitalak mundu fisikoan dituen helburuak eta baloreak eta langile, bezero, hornitzaile zein kokatzen den udalerrietako herritarrekiko konpromisoa islatzen ditu zehaztasunez, eta webgune bizi eta dinamiko batek eta Muskiz, Abanto-Zierbena eta Zierbenako berriak biltzen dituen blog batek osatzen dute.

Duela 10 urteko ereintzak bide luzea jorratzea ahalbidetu du, komunikazio digitalaren arloan Petronor modu arrakastatsuan kokatzeraino. Gure webgunea bisitatzen dutenetako eta sare sozialetako jarraitzaileetako bakoitza pizgarririk handiena dira etengabe moldatzen eta hobetzen jarraitzeko.

Argitalpena irakurri