TEK Athletic-ek San Mamesen Ligako lehen eguzki-energia komunitatearen instalazioa amaitu du

Juan Diego eta Iñigo Cobelo, gaur goizean, San Mamesen.
Ligako lehen eguzki-energia komunitatea errealitate izatetik gertu dago. TEK Athletic-ek San Mames futbol zelaiko estalkian 369 plaka fotovoltaikoren instalazioa amaitu du, eta horri esker erabiltzaileek energia iraunkor, solidario, ekonomiko eta 0 km-koa sortu, kontsumitu eta partekatu ahal izango dute.

Juan Diego Edinorreko (Petronorren filiala % 100ean) CEOak, Iñigo Cobelo Edinorreko Negozio Garapeneko zuzendariarekin batera, Athleticzale eguzki-energia komunitatea zertan datzan azaldu du, baita bere energia kontsumitzeak dakartzan abantailak eta energia horretaz baliatzeko zer egin behar den ere.

Horren harira, Juan Diegok jakitera eman duenez, “550 pertsonak egin dute aurretiko izen-ematea. Proiektuak 150.000 euroko inbertsioa du eta eguzki-ekipoek 120kWp-eko potentzia dute, urtean 425 tona CO2 isurtzea saihestuko duena, 25 urtez gas hori xurgatzen duten 1.600 zuhaitz landatzearen baliokidea”.

Energia Komunitatea Katedral inguruan 500 metroko eremuan kokatutako etxebizitzek eta saltoki txikiek osatzen dute, eta ondorioz plaketako energiaz gozatu ahal izango dute bidesaririk zein kargu elektrikorik ordaindu gabe.

Prentsa oharra, hemen.