Euskal Opera egitasmoak ‘Lide ta Ixidor’ aurkeztuko du, iaz ‘Maitena’ berreskuratu ondoren
Euskal Opera proiektuak urratsak ematen jarraitzen du. 2021ean ‘Maitena’ obra berpiztu ondoren, Bilboko Koral Elkarteak, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera, eta Petronorren babesarekin, ‘Lide ta Ixidor’ aurkeztu du gaur goizean. Haurrentzako ipuin lirikoa da, Santos Inchaustik (1868-1925) 1910ean konposatua. Bi ekitaldi eta epilogoa ditu. Eguneroko bizitzako egoerak kontatzen ditu; bere garaian balentria handia izan zen sortzea eta estreinatzea, eta orain argitaratu eta grabatu egin da, egungo teknologiekin presente izateko.
20 Urr 2022
ALBISTEAK