López Atxurra: “Petronorrentzat deskarbonizazioa eraldaketarako eta eboluzio teknologikorako indarra da”
Petronorren presidente Emiliano López Atxurrak ETBko ‘Egun on Euskadi’ saioan adierazi duenez, energiaren arloa erronka historiko baten aurrean dago, “produktu konbentzionalari, deskarbonizazioari eta iraultza teknologikoari lotutako” eboluzioarenean, hain zuzen. Horren haritik, Petronorrentzat “deskarbonizazioa mehatxua ez” dela iritzi dio, “indarra ematen duelako transformaziorako eta eboluzio teknologikorako”. “Efizientzia energetikoa da, eta hori ardatz nagusietakoa da gure produktuan”, erantsi du.
02 Api 2019
ALBISTEAK