Bi film gogoangarri euskal zinemaren zikloan
Etenik gabe jarraitzen du euskal zinemaren bost hamarkadari buruzko zikloak, Petronorren babespeko ‘68aren ostean’ erakusketaren inguruan Bilboko Arte Ederretako Museoko auditorioan egiten ari denak. Gaur, hilak 8, (17:30etan) eta 10ean (19:45etan) ‘Ke arteko egunak/Días de humo’ (Antton Ezeiza, 1989) eskainiko da, eta egun berberetan, baina 19:45etan eta 17:30etan, hurrenez hurren, ‘La madre muerta’ (Juanma Bajo Ulloa, 1993).
08 Mar 2019
ALBISTEAK