Euskal zinemaren zikloak eskaintza oparoa dakar gaur eta igandean
‘68aren ostean’, Petronorrek babestutako erakusketaren inguruan Bilboko Arte Ederretako Museoak euskal zinemaren bost hamarkadari buruz eskainitako zikloa oparo dator hurrengo egunotan. Hala, gaur, hilak 22 (17:30etan) eta 24an (19:30etan) ‘Golfo de Vizcaya’(Javier Rebollo, 1985) jarriko du ikusgai. Egun berberetan, baina 19:30etan eta 17:30etan hurrenez hurren, ‘Ikuska 9’ (José Julián Bakedano, 1980), ‘Chillida, retrato en casa’ (José Julián Bakedano eta Pedro de la Sota, 1983) eta ‘Oraingoz izen gabe’ (José Julián Bakedano, 1986) proiektatuko dira.
22 Ots 2019
ALBISTEAK

