ALBISTEAK

Datozen urteotarako ikuspegi eta erronka enpresarialak (Emiliano López Atxurra – Cebek)

Lehenik eta behin, gogora ekarri nahi nuke José María Arizmendiarreta zenaren oroitzapena, izan ere, munduak eskaintzen dizkigun leziorik onenak ikastea ona izanda ere –maila akademikoan nahiz politika industrialen eta kudeaketa enpresarialaren arloko esperientziei dagokienez–, ez da inondik ere onura txikiagokoa haren indar-ideiak ikusmolde irekiaz berrirakurtzea, horietan bilduta baitaude datorren hamarkadan gainditu beharreko erronka enpresarialei aurre egiteko beharrezko jarreretako asko. Zehazkiago esanda, hezkuntzaren aldeko apustua, hauxe baita gure bizimoduaren jabe izateko erabakiari aurre egiten lagunduko digun berezko eta nahitaezko euskarria. Bigarrenik, ekimenaren aldeko apustua, hobe baita ekin eta huts egitea ezer ez egitea baino, ekinaren ekinaz asmatzen ikas daitekeen heinean. Eta azkenik, ondo kontuan hartuz Pedro Axularrek XVII. mendearen hasieran idatzitakoa: “Ogirik ez dakusat biltzen, hazirik erein gabe”.
16 Mai 2018
IRITZIA

Repsolek 610 milioi euroko mozkin garbia lortu du

Repsolek 610 milioi euroko mozkin garbia lortu du 2018ko lehen hiruhilekoan, 2017ko lehen hilekoan izandako 689 milioi euroko mozkinaren aldean, izan ere, petrolio-produktuen prezioek orduan izandako igoerak aparteko eragina izan zuen konpainiak herrialdeko aktibo estrategikotzat mantentzen dituen inbentarioen kontabilitate-balioaren gainean.
07 Mai 2018
ALBISTEAK

Somorrostroko ibilgailu elektrikoa, Gijonen garaile

Somorrostro Prestakuntza-Zentroko GpZcar Teamek F-24 kategoriako garaipena lortu zuen berriz ere apirilaren 28an Gijonen, Zientzia eta Teknologiaren Gailurraren (CITECH) barruan antolatutako Greenpower proiektuaren bigarren proban. Kosta ahala kosta gauzatutako norgehiagoka latzaren ondoren, lehiaketako txapela eskuratu eta garaile atera ziren proiektua ingelesez defendatzeko erronkatik.
04 Mai 2018
ALBISTEAK