ALBISTEAK

2. Zuzia berriro abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, aurrez informatutako etenaldi orokorraren barruan, 2. Zuzian egin beharreko mantenu-lanak amaitu ostean, zerbitzuan jartzeko lanak hasiko direla.
12 Api 2023
ALBISTEAK

Muskizen kokatu da Bizkaiko lehen energia-komunitate industriala

Bizkaiko industriak autokontsumo energetikoaren eredu partekatuaren aldeko apustua egiten du, Muskizen lurraldeko lehen enpresa-komunitate energetikoa eratuz. TEK San Martín (Tokiko Energia Komunitatea), izen bereko poligonoan dagoena, poligonoaren Kontserbazio Batzordeak bultzatzen du, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren, Muskizko Udalaren eta Edinorren babesa du. Azkena Petronorren % 100eko filiala da, tokiko energia-komunitateen garapenean espezializatua.
04 Api 2023
ALBISTEAK

3. Plantako galdara, abian

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko egunean zehar, 3.Plantako galdara bat abian jartzeari ekingo zaiola.
04 Api 2023
ALBISTEAK

Petronor Futbol Kanpusa bueltan da

Pandemiak eragindako hiru urteko etenaldiaren ondoren, Petronorrek eta ByP Eventos Deportivos-ek antolatutako Futbol Kanpusa itzuli da, bere XI. edizioarekin. Parte hartu nahi duten 5-12 urte bitarteko txikiek maiatzaren 31a arte daukate izena emateko www.bypeventosdeportivos.com webgunean.
03 Api 2023
ALBISTEAK

Ander Díez lehen aldiz joango da San Mamesera

Ander Diez 6 urteko muskiztarrak irabazi du Athleticek Osasunaren aurka apirilaren 4ean San Mamesen jokatuko duen Errege Kopako finalerdirako hiru sarrerako pack-a.
27 Mar 2023
ALBISTEAK

Harrera handia Ander Capari eta Unai Simoni

Mila lagun baino gehiago hurbildu ziren atzo Muskizko Gaztegunera Ander Capa eta Unai Simón Athleticeko jokalarien autografoa lortzeko. Horietatik erdia baino apur bat gutxiagok, 16 urtetik beherakoek, apirilaren 4an Osasunaren aurkako partidarako hiru tribunaren zozketan parte hartzeko aukera izan zuten.
24 Mar 2023
ALBISTEAK

Imaz: “AEBetan inori ez litzaioke bururatuko errekuntza-motorra debekatzea”

Josu Jon Imazek energia estrategiaren eta deskarbonizazioaren hiru helburu nagusiak berreskuratzeko premia aipatu du; honakoak: horniduraren segurtasuna, lehiakortasuna eta iraunkortasuna. Bere ustez, Europa porrot egiten ari da, lehenengo biak ahaztu dituelako, ustez hirugarrena lehenetsiz, “baina iraunkortasunari dagokionez ere ez da ondo ari”.
24 Mar 2023
ALBISTEAK