ALBISTEAK

Iraia Garcia eta Diego Pascual, Bizkaiko Kros Master Txapelketako irabazleak

Iraia Garciak eta Diego Pascualek irabazi zuten atzo Bizkaiko Kros Master Txapelketa, Muskizen. Proba udalerriko Eskolen Arteko Krosaren XLI. edizioarekin eta Iñaki Lambarri Goñiren 9. Oroimenarekin batera egin zen. Unión Deportiva Muñatones elkarteak antolatu zuen, Udalaren laguntzaz, eta Petronorren babesaz.
23 Urt 2023
ALBISTEAK

Idoia Mendiak Petronor bisitatu du

Idoia Mendia lehendakariorde eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu sailburua Petronorren izan da, Konpainiaren deskarbonizazio-helburuak bertatik bertara ezagutzeko.
20 Urt 2023
ALBISTEAK

Ireki da Lasarte-Oriako TEK energia komunitatean, Euskadiko ezarpen handienekoan, parte hartzeko izena emateko epea

Milioi eta erdi euroko inbertsioarekin, Lasarte-Oriako energia komunitatea –Petronorren filiala den Edinorren TEK ereduaren arabera eratua-, izango da ia udalerri oso baten energia trantsizioa ziurtatzen duen Euskadiko lehena; horretarako, estrategikoki kokatu dira sei instalazio, udalerriko auzo guztiek autokontsumo erregimenean energia garbi eta berriztagarria eskuratu dezaketela bermatzeko.
18 Urt 2023
ALBISTEAK

Zumarragako TEKa, Euskadin formalizatutako eta martxan dagoen lehen autokontsumo partekatua

Zumarragako Tokiko Energia Komunitatea, Edinorrek diseinatutako TEK (Tokiko Energia Komunitatea) ereduaren arabera eratua, Euskadiko lehena da errendimendu osoz funtzionatzen. Zumarragako TEKa 2022ko apirilean sortu zen ofizialki, eta hilabete batzuk daramatza lanean eta aurrezki ekonomikoak lortzen, TEKak berak kudeatzen duen erosketa mankomunatuari esker. 2022ko abenduan, errendimendu osoz funtzionatzen hasi zen autokontsumo partekatuko formatuarekin, eta Euskadiko lehen komunitatea bihurtu zen udal-eraikinen estalkietako instalazio fotovoltaikoen bidez energiaren autokontsumo partekatua abian duena.
12 Urt 2023
ALBISTEAK

N1 Desulfurazio Unitatearen abian jartzea

Petronorrek jakinarazi nahi du, bihartik aurrera, 1. Plantako N1 Desulfurazio Unitatea abian jartzeari ekingo zaiola, mantenu lana amaitu ostean.
03 Urt 2023
ALBISTEAK