ALBISTEAK

Algek gorriz tindatzen dute Barbadun

Agorraldian eta eguzki erradiazio handia dagoenean Barbadun ibaiaren azalaren tenperatura handitzen da, urari kolore gorria ematen dioten “alga gorrien” ugalketa eraginez.
26 Api 2017
ALBISTEAK

PETRONORREK 2016. URTEAN 222 MILIOI EUROKO IRABAZI GARBIA LORTU DU

Petronorrek 2016. urtea eragiketen eraginkortasuna hobetzeko planarekin jarraitu du. Ingurune aldakor eta zalantzagarrian, ekitaldian helburua destilazio eta bihurtze gaitasunaren erabilera areagotzea izan da eta, xede horrez, aktiboen kalitatea aprobetxatu da. Arinen produkzioaren balioa sustatu da, gasolinek eta naftek eskaintzen dituzten marjina altuen ondorioz. Gastu finkoak kontrolatuak mantendu dira eta kontsumoak murriztu ere bai, energia eraginkortasunaren nahi handiko hobekuntza planari eta petrolio gordinaren prezio merkeei esker.
19 Api 2017
Prentsa-oharrak

Itsasontzi baten fuel-isuria portuan

Gaur, arratsaldeko 18:00etan, Petronorren Itsas-terminalean atrakatutako itsasontziari  lasta kentzen ari zirela, fuel-isuria eman da 15 m2-ko zikingunea sortuz.  
16 Api 2017
ALBISTEAK

Repsol Fundazioak Más Que Palabras-en deialdi berria abian jarri du

Seigarren urtez, Repsol Fundazioak Más Que Palabras abian jarri du. Ekimen honi esker Repsolen mundu osoko langile, banatzaile, akziodun eta bezeroek beraien proiektu solidarioak aurkeztu ditzakete. Aukeratutako bakoitzak 10.000 euroko laguntza ekonomikoa jasoko du bere garapenerako.
13 Api 2017
ALBISTEAK

Repsol Fundazioak 100.000 euro ere banatuko ditu desgaitasuna duten pertsonen integrazioa prestakuntzaren bidez sustatzeko

Repsol Fundazioak Tu proyecto cuenta delako lehiaketa zabaldu du, desgaitasunen bat duten pertsonen gaikuntza pertsonala eta profesionala hobetzen dituzten proiektu berritzaileak saritzeko. Saria 100.000 eurorainoko laguntza ekonomikoa izango da, epaimahaiak aukeratutako proiektu bat edo gehiago garatzeko. Proposamenak aurkezteko epea apirilaren 28an amaituko da.
10 Api 2017
ALBISTEAK

6. Mello Sarian izena emateko epea zabalik

Mello Sariaren seigarren edizioa martxan dago, aldaketa batzuekin ibilbidean eta helburu solidarioarekin: BIOCRUCESekin kolaboratu umeen minbiziaren aurkako borrokan eta ikerkuntzan. Froga Muskizen izango da datorren apirilaren 23an eta izena emateko epea zabalik dago.
07 Api 2017
ALBISTEAK