ALBISTEAK

Urko Urbizu: “berrikuntza palanka izan nahi dugu”

“Garapen ekonomikoa ingurumenaren errespetuarekin bateragarri egiteko dauden teknologiarik onenak aplikatu behar dira edo teknologia berriak garatu. Berrikuntza palanka izan nahi dugu”,  esan du Urko Urbizu Petronorren Berrikuntza eta Energia Eraginkortasun Sailaren arduradunak, gaur, Muskiz FP Uda Ikastaroen barruan, antolatutako adituen jardunaldian.
28 Eka 2016
ALBISTEAK

BBKren ordezkariak Petronorren bisitari

Xabier Sagredo eta Gorka Martinez, BBKen presidentea eta zuzendari nagusia, besteak beste, Petronor bisitatu dute gaur. Emiliano Lopez Atxurra Findegiaren presidentea haiekin izan da.  
27 Eka 2016
ALBISTEAK

Inguruko langabetuak Petronorren etenaldirako prestatzen ari dira

Muskiz, Abanto zein Zierbenako 30 langabetuk Mantenu Elektromekanikoko laguntzaile ikastaroa egiten ari dira, Somorrostro Irakas-gunean, Petronorren hurrengo etenaldian lan egiteko prestaturik izateko. Ikastaro hau Petronorrek, kontratu enpresek (Tamoin, Miesa, Sacyr-Nervion eta Masa), Findegiaren inguruko Udalek eta Somorrostro Irakas-guneak maiatzaren 12an sinatutako lankidetza hitzarmenaren ondorio da.
27 Eka 2016
ALBISTEAK

Petronor, Meatzaldea Bultzatzen proiektuan partaide

Petronorrek, ekimen ekintzaileak bermatzeko, Meatzaldea Bultzatzen proiektuan parte hartuko du,  Urbegi Fundazioak eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Ekonomia zein Lurralde Garapena Sustatzeko Sailak bultzatzen duena, eta gaur Somorrostro Irakas-gunean aurkeztu dena.
23 Eka 2016
ALBISTEAK

Kutxabanken ordezkariak Petronorren bisitari

Gregorio Villalabeitia eta Javier Garcia Lurueña Kutxabanken presidentea eta kontseilari delegatua, besteak beste, Findegia bisitatu dute. Emiliano Lopez Atxurra Petronorren presidentea eta Andreu Puñet kontseilari delegatua haiekin izan ziren.
23 Eka 2016
ALBISTEAK

PETRONORREK 198 MILIOI EUROKO MOZKIN GARBIA LORTU DU 2015. URTEAN

Bi urtean izandako emaitza negatiboen ondoren, 2015. urteko emaitza bikainak egiaztatu du 2013. urtearen amaieran eraginkortasuna hobetzeko diseinatutako plana eta balioa sortzea bultzatzeko 2005. urtean onetsitako inbertsio-plana egokiak direla. Instalazioen gaur egungo eskemak, URF proiektua abian jarri eta gero, aukera eman du merkatuak ekitaldian zehar eskaini dituen fintze-marjina altuak harrapatzeko.
22 Eka 2016
Prentsa-oharrak

Emiliano Lopez Atxurra da TECNALIAren lehendakari berria

Emiliano Lopez Atxurra, Petronorren izenean, TECNALIA ikerketa-zentroaren lehendakari izendatu dute aho batez gaur, Patronatuaren bileran, Donostian. Javier Ormazabal ordeztuko du, 2010tik orain arte zentro teknologikoko buru izan dena. Izendapen-ekitaldian, Lopez Atxurrak hau adierazi du: “Intentsitate handiko garaia bizi dugu. Egoera honetan aurrera ateratzeko, ona da iragana aintzat hartzea, zorua irmo zapaltzea, eta etorkizunari grinaz begiratzea. Mundua ulertzeko eta etorkizunaren alde egiteko filosofia horrekin ekiten diot TECNALIAren lehendakaritza honi”.
22 Eka 2016
Prentsa-oharrak