ALBISTEAK

Repsol Taldeak LGTBIQ+ kolektiboarekin duen konpromisoa berretsi du, lan-ingurune errespetuzkoa eta inklusiboa bermatuz

Repsol Taldeak bat egiten du LGTBIQ+ Harrotasunaren Nazioarteko Egunarekin, eta berretsi egiten du lan-ingurune inklusiboa eta errespetuzkoa bermatzeko konpromisoa, edozein dela ere pertsonen norabide sexuala, identitatea eta genero-adierazpena. Horrela, bere campusa eta bere industriaguneak, besteak beste Petronorrena, ostadarraren koloreekin jantzi dira, olanen, zebrabideen edo banderen bidez kolektiboari emandako babesa esplizituki adieraziz.
06 Eka 2023
ALBISTEAK

Bilboko Ingenieritza Eskolako ikasleen bisita Petronorrera

Bilboko Ingenieritza Eskolako hirugarren mailako bederatzi ikaslek eta bi doktoregaik osatutako talde batek Petronor bisitatu zuen atzo arratsaldean, Pedro Luis Arias Ergueta irakaslearekin batera. Petronor Innovación-eko zuzendari Manu Nuñezek eta prozesuen kudeatzaile Ainhoa Régil-ek egin zieten harrera.
06 Eka 2023
ALBISTEAK

Edinor eta Repsol Fundazioa Mugabi enpresa berrian ariko dira energetikoki eraginkorragoak diren etxebizitzak lortzeko

Trantsizio energetikoan lider diren lau enpresak, Edinorrek (Petronorren filiala), GNE Financek (Repsol Fundazioak partaidetua), Grupo Kursaal-ek eta Viuda de Sainz-ek, Mugabi enpresa aurkeztu zuten atzo Donostian. Etxebizitzen birgaitzean espezializatutako konpainia bat da, eta eraikinak birgaitzeko proiektuen aholkularitzaz, egikaritzeaz eta finantzazioaz arduratzen da. Helburua da etxebizitza energetikoki eraginkorragoak lortzea, eraikitako etxebizitza-parkea deskarbonizatzen laguntzeko.
02 Eka 2023
ALBISTEAK

López Atxurrak Espainiaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza teknologikoaren alde egin du, inbertsio fluxu bihurtzeko

Emiliano Lopez Atxurra Petronorreko presidente eta Repsoleko kontseilariak esan du urrezko aukera baten aurrean gaudela, Ukrainako “zorigaiztoko” gerrak eskema geopolitikoa hautsi duen honetan, Espainiaren eta Latinoamerikaren arteko lankidetza teknologikoari begira duen garrantzia azpimarratuz, berme komunitarioa duen inbertsio-fluxu bihurtzeko.
31 Mai 2023
ALBISTEAK

3. Plantako galdararen abiaraztea

Petronorrek jakinarazi nahi du, gaurko egunean zehar, 3. Plantako galdara bat abian jartzeari ekingo zaiola.  
31 Mai 2023
ALBISTEAK

Etorkizun iraunkorrak teknologia eta berrikuntza gehiago behar ditu

“Teknologiaren eta berrikuntzaren bidez etorkizun iraunkorragoa eraikitzen” izan da, Corporate Venturing Repsolen inbertsio korporatiboko unitatea, Repsol Fundazioaren Ekintzailetza Funtsa eta Petronor Innovacion bildu dituen erreklamoa, trantsizio energetikoaren eta teknologia berrien esparruan berrikuntza eta ekintzailetza sustatzeko, Taldearen arlo ezberdinetan garatzen diren apustuak, tresnak eta proiektuak partekatzeko eta aurrez aurre jartzeko.
19 Mai 2023
ALBISTEAK